Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azukredun izond azukrea duena.

Hozberoari oniritzirik, gainean sagar-xerra batzuk zeramatzan ore azukredun bat laberatu zuen azpil batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Ogiak azukredun opilei egin die tokia eta krakadetan nagusiak dira bizkotxa industrialak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Horrexegatik amesten da gaixotzea, eritegian esnatzeko, han txano zuriko mojek edabe azukredunak ekarriko baitizkizute ohera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 46. orr.

Romantour batek, zilar paperez jantzita, hartzidura garratz haien artean galdutako turroi baten antza zuen, edo gazta azukredun batena, bestela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Egur zaintsu honen gainean berniza bezala zabalduriko usain beltzean, zuntz murtxikatu eta azukredunaren zaporean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 215. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus