Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azolio iz aza egosia, olioz, gatzez eta baratxuri frijituz ondua.
Bi zopa atera zituzten, eta Pernandok bietatik jan zuen; haragi egosia atera zuten gero, azolioa odolkiarekin ondoren, eta, jaki nagusira iristean, zer ikusiko Pernandok, eta amuarrain handia jarri beharrean, txikia jarri zuela neskame madarikatu hark, hezur hutsa zena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.