Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autoimmune 1 iz norberaren immunitate-sistemak berak sortzen duena eta gorputzeko zelulei erasotzen diena.

Ben Watt, nolabait esateko, "autoimmune" bihurtu zen: bere defentsak hasi ziren bere buruaren kontra borrokan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 27. orr.

Bestetik, elikagai jakin batekiko jasanezintasunari, alergiei edo urdail eta heste arteko gaixotasun autoimmuneei zelan eragiten dien jakin gura dugu  Berria - Gaiak   2004-08-29

2 gaitz autoimmune (corpusean ez dago; ETCn 64 agerraldi)

Gaitz autoimmune bat dagoenean organismoak ehunek eta organoek dituzten azaleko antigenoen aurkako antigorputzak ekoizten ditu. ETC-entziklopedia   Gaixotasun autoimmune, Wikipedia

Urretabizkaiaren kasuan idazteak bizirautearen eta bizitzearen arteko aldea markatzen du, Mintegi idatzi ezean hilik sentitzen da, Jaiok ezin idaztearekin lotzen du pairatzen duen gaitz autoimmunea, Alberdik gorputzean erreakzio bat sortzen dionari buruz idazten du maiz. ETC-literatura, saiakera   Idazleen gorputzak, Eider Rodriguez, Susa, 2019

Gaitz autoimmuneetan eragina duen gene bat aurkitu du EHUko ikertalde batek. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-19

Gaitz autoimmuneen muineko giltzarriak argitzen ari da EHUko ikertalde bat. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-22

Orain ikertzen ari diren geneak, esaterako, gaitz autoimmuneak ulertzen lagun dezake. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-22

Gaitz autoimmuneak -esklerosi anitza, artritis erreumatikoa, Crohnen gaitza, lupusa...- jota dauden gaixoengan ohi baino Alfa FTN kantitate handiagoak aurkitu izan dituzte medikuek. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-01-08

Crohn-en gaixotasuna gaitz autoimmune kronikoa da, heste-traktuaren hantura eragiten duena. ETC-prentsa   Argia, 2007-07-15

Glutenarekiko intolerantzia izateak dakarren gaitz autoimmunea da zeliakia, eta populazioaren %2ri eragiten dio. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-29

Berriro aktibatutako klon horiek gaitz autoimmuneekin erlazionatuta daude askotan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Baina atal birformulatzailean zenbait kasutan aktibatu eta gaitz autoimmuneak eragin ditzaketela adierazten da, kontrakoa ezeze harrigarria ere izan daitekeena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014

Aipatu dugun bezala, disbiosia gaixotasun batzuen atzean dagoela proposatu da berriki: jatorri argia ez duten gaixotasun batzuen atzean, hain zuzen (gaitz autoimmuneak, depresioa, minbizia mota batzuk...). ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikrobiologiaren mundu liluragarria, Josu Albero, EHU/UPV, 2019

3 gaixotasun autoimmune

Bestetik, elikagai jakin batekiko jasanezintasunari, alergiei edo urdail eta heste arteko gaixotasun autoimmuneei zelan eragiten dien jakin gura dugu.  Berria - Gaiak   2004-08-29

4 hepatitis autoimmune (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Hepatitis autoimmunea gibela kaltetzen duen gaixotasun autoimmunea da. Gaitz honetan, immunitate-sistemak eraso egiten die gibeleko zeluletan (hepatozitoetan) dauden azaleko antigenoei. ETC-entziklopedia   Hepatitis autoimmune, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus