Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurresaterik ez zegoen aukera bat: grabatu perfektua, behin betikoa. «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.
Gertaeren joeraren britainiar behatzaile askok aurresan zuten Britainiar Inperioa erortzean azpikontinente osoaren "balkanizazioa" gertatuko zela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.
Ekoizleek porrot egin dezaketela edo esnea Berriari saltzeari utz diezaioketela aurresan dute. Berria - Ekonomia 2004-08-27
Zientzia-teoria guztiak behaketa-kopuru mugatu batean oinarritzen dira; behatutako gertakariok bilbatu eta gertakari berriak aurresatea da euren helburua, horretarako (fisikan adibidez) "masa", edo "elektroi" bezalako izaki hipotetikoen araberako arau orokorrak sortuaz. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.
Atzo Ireneo delako bat aipatu zidan, gero oroimen pobrekoak garela esan zidan, etorkizuna oroitzen eta aurresaten ez dugunok etorkizuna aukeratu eta egiteko gauza ez garelako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 64. orr.