Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Handik aurreraxeago harriartea zeharo estutzen zen eta bideak hain hartzen zuen gainbehera latza, non ezinezkoa zen zaldiz jarraitzea. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 191. orr.
Handik berrogei bat metrora, bera ibiltzen ari zen espaloian aurreraxeago, Stein arma-fabrika zaintzeaz arduratzen zen polizia-taldea txanda-aldaketa egitera zihoan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.
Baina Astillerok eta guk indar gehixeago erakutsi dugu, eta aurreraxeago egongo gara agian. Berria - Kirola 2004-09-18
Aurreraxeago jasoko zaituztet. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.
-Iskanbila handiegia zagok -esan zuen Germanok-; goazak aurreraxeago. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 55. orr.