Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azpeitiar izlag/iz Azpeitikoa, Azpeitiari dagokiona; Azpeitiko biztanlea.
Azpeitiarrak gogoan izan zituen horren urrun iritsi ez direnak debutaz hitz egiterakoan. Berria - Kirola 2004-10-27
Bai eta palaz jokatu ere Diapara herrixkan azpeitiar horrek eraikitako frontoian. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 70. orr.
"Horrela ibiltzen da", esan zuen ertzain azpeitiarrak, erasotzailearen beste hainbat gorabehera ere kontatzen zituen bitartean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 169. orr.