Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala dio Ludger Winttgenstein filosofo austriarrak bere Tractatusean, logika formalaren ikuspegia bere eginik. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 19. orr.
Kostelic kroaziarra eta Alexandra Missnitzer austriarra sailkatu ziren Dorfmeisterren atzetik. Berria - Kirola 2006-02-21
Vienatik gertu, Austriarren aurka ari zirelarik, zauritu zuten Gabriel gaztea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 174. orr.
Zientzia ekonomikoan, austriar eskola XIX. mendean Carl Menger ekonomialariak (1840-1921) sortu zuen pentsamendu ekonomikoaren eskola bat da. ETC-entziklopedia Austriar eskola, Wikipedia
Carl Menger (1840ko otsailaren 28 - 1921eko otsailaren 26) austriar eskola sortu zuen ekonomialaria izan zen. ETC-entziklopedia Carl Menger, Wikipedia
Ryukichi orain hurrengoko mintegian, Marxen balioak eta Austriar Eskolaren "baliagarritasun marjinal" kontzeptuaren gainean sortu ziren eztabaidei buruz ari zen pentsatzen, berriz ere horretaz hausnartu beharko zuela liburuetan ikasitakoen laguntzaz. ETC-literatura, saiakera Nagusia kanpoan bizi da, Takiji Kobayashi (Hiromi Yoshida), Katakrak, 2017
Ez da agian kasualitatea judu-sionismoa eta neo-antisemitismo alemana bata bestearen ondoren sortu izana eskualde geografiko berean, 1918az aurreko Austriar Inperioan alemanez hitz egiten zen lurraldeetan, alegia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.
Austriar txelina (alemanez: Österreichischer Schilling) Austriako diru ofiziala zen 1924ko abenduaren 20tik eta euroaren sarrera baino lehen, 2002ko urtarrilaren 1ean. ETC-entziklopedia Austriar txelin, Wikipedia
13,7603 Txelin austriar (ATS). ETC-entziklopedia Euro, Wikipedia