Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

australiar 1 izlag/iz Australiakoa, Australiari dagokiona; Australiako biztanlea.

Australiarraren argudioak asmatu beharko ditu batak, eta zezenarenak besteak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 79. orr.

Olinpiar Jokoetan izan eta lehen jardunaldian partida bateko zigorra bete ondoren, australiarrak debuta egin du sasoi honetan.  Berria - Kirola   2004-09-10

Bere poemaren australiar aldeko pasarte neke handiko batzuk irakurri zizkidan; alexandrino luze itxuragabeok ez zeukaten hitzaurreak aldez erakusten zuen nolabaiteko bizitasunik ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

2 australiar aborigen

Kartzelan hildako australiar aborigena 26 urteko Cameron Doomage da.  Berria - Mundua   2004-11-27

3 australiar dolar (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Dolarrak: Estatubatuar dolar Estatubatuarra, Australiar Dolarra, Dolar Kanadarra eta abar. ETC-entziklopedia   $, Wikipedia

4 australiar futbol (corpusean ez dago; ETCn 50 agerraldi)

Australiar futbola edo Futbol Australiarra (ingelesez "Australian rules football" edo "Australian football", australiar era informal edo herrikoian "football" edo "footy" bezala ezagunagoa) futbolaren aldaera bat den kirola da, 18 jokalari dituzten bi taldeen arteko norgehiagoka bat da eta zelai obalatu batean itxura esferoidea duen baloi batekin jokatzen da. ETC-entziklopedia   Australiar futbol, Wikipedia

Australian, garrantzitsuagoak dira australiar futbola, XIIIko errugbia eta futbola. ETC-prentsa   Berria, 2003-11-14

Hamabiko errugbitik dator, australiar futbolean hasiko da ekainean, eta bitartean, Miarritzen, hamabosteko errugbian saiatzen ari da. ETC-prentsa   Berria, 2009-12-17

Kelly bat dator: "Kriketa, australiar futbola, futbola goraka doa, errugbia...". ETC-prentsa   Berria, 2015-10-30

5 australiar kontinente (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Australiar kontinentea, batzuetan Sahul, Australinea edo Meganesia izenekin ere ezaguna, Australiaren lurrazal kontinentalean dauden lur masek eratzen dute. ETC-entziklopedia   Australiar kontinentea, Wikipedia

6 dolar australiar (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Behatokia berriz eraikitzeko 40 milioi dolar australiar beharko dira, gutxi gorabehera. ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-01-21

Horiei esker, 24 urtez segidan hazi da, baina lehengaien kontsumoak auzitan jarri du hazkunde eredu hori, eta dolar australiarraren balioa txikitu. ETC-prentsa   Berria, 2015-09-06

Dolar Australiarra (AUD), Australiako Mankomunitateko diru ofiziala da. ETC-entziklopedia   Australiar dolar, Wikipedia

7 futbol australiar (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Australiar futbola edo Futbol Australiarra (ingelesez "Australian rules football" edo "Australian football", australiar era informal edo herrikoian "football" edo "footy" bezala ezagunagoa) futbolaren aldaera bat den kirola da, 18 jokalari dituzten bi taldeen arteko norgehiagoka bat da eta zelai obalatu batean itxura esferoidea duen baloi batekin jokatzen da. ETC-entziklopedia   Australiar futbol, Wikipedia

Futbol australiarreko jokalaria gaztetan, Hewittek (Adelaida, Australia, 1981-02-24) 15 urte eskas zituela eman zuen lehen erakustaldia, Australiako Irekia jokatzeko sailkatuta. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-20

Errugbia, futbol australiarra eta kanguruak izan dira guretzat Australiako ikurrak, baina azken urteetan hango saskibaloiak ere oihartzun handia lortu du nazioartean. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-08-29

Sistema hauek komertzializatu eta egokitu egin ziren telebista kateetan erabiltzeko, eta baita Australiako Kirol Institutoan eta kirol talde profesionaletan (futbol australiarrean, cricketean eta surfean, adibidez) aplikatzeko ere. ETC-prentsa   Argia, 2001-03-04

1977an gertatu zen, Futbol Liga Ingelesean -futbol izendatzen diren beste jokoak ere (errugbia, futbol australiarra, futbol amerikarra, etab.) zero baturako jokoak dira normalean-. ETC-literatura, saiakera   Gene berekoia, Richard Dawkins (Eider Carton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus