Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dama haiek biziki haserretu zitzaizkion, zakarki muturtu ere, bata bestearen atzetiko urte haien guztien buruan, baina bizkarrak uzkurtuz eta hotz eta motz hitz eginez mozorrotu zioten euren aurkako bidegabekeria hura. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 259. orr.
Eginahalak eta bi egiten zituen artean, bata bestearen atzetiko ikuskapenak jasanarazten zizkigun etengabe, eta haiek berekin zekartzaten zigorrak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 156. orr.
Horrekin lotu beharko litzateke, azken aldiko ikerketen arabera, euskalki askotan gertatzen den garaiera edo tonu azentua (ik. José Ignacio Hualde eta bere atzetikoen lanak). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.
Teoriaz, mota bakoitzak glotiseko dardararik gabeko sudurkari bat, hau da, sudurkari ahoskabe bat du; hala, Eskandinabiar hizkuntzetan ahoskabe baten atzetiko m ahoskabe bat badago; frantsesez ere badaude adibide batzuk, baina hiztunek ez dute horietan osagai bereizle bat somatzen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.
Une hartan, igorlearen izen-deiturak eta helbidea irakurtzen ari zela, bere atzetiko begiradaren pisua sumatu zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 242. orr.
Gero banku batean jarri eta eguzkiaren dorre atzetiko etzana dastatzen zuten, etorkizunaz eta amodioaz mintzo. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 102. orr.