Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soilgunetik zihoazela, etorritakoan bezalako itxura zeukaten: Sethe aurrean, neskak atzeraxeago. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 142. orr.
Isidro Nozal atzeraxeago, bihotzaren aginduen kontra borrokan, iazko Vueltan lortutako bigarren postua zorte kontua zela esan zutenei zer pentsatua ematen. Berria - Kirola 2004-09-14
Oteitzaren kafetegi berria neukan aurrealdean, eta Matheu-Balda Hotel gaitz arbelduna atzeraxeago. Txillardegi «Putzu», 1999 - 42. orr.
Baina atzeraxeago geratu zen, bikoteari aurrerago egiten uzteko. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 87. orr.
Atzeraxeago, gay eta lesbianen guraso saldoa dator ortzadarraren banderak hartuta. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.
Gaztelua atzeraxeago ikusten zuen, orain gertu duten faroaren gainean, hain zuzen. «Bizia lo», 2003 - 88. orr.
Haiek baino atzeraxeago Prefekturako sendagilea ezkutatzen zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.