Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alderakotzat adlag zerbaiten edo norbaiten aldera.
Eta bistan da, halaber, ezen, fruituen alderakotzat, zirkuak anitzez joriagoak eta emankorragoak izan zirela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.
Baina guztiarekin ere, neure obligazio handiek, ondasun errezibituek, eta betiere, ene alderakotzat, obrekin batean, erakutsi duzun borondate borondatetsuak, ez didate uzten, ondotik bederen, kanporat ateratzeko, ausartziarekin batera. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 197. orr.