Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alboratze iz albora uztea.

Eta erlijioen historiak ezer erakusten badigu, alde baterako edo besterako alboratzeak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.

Letrak alboratzea kolokan geratzea zen haientzat; guretzat, aitzitik, egiaranzko lehen pauso bat da, zeren hotsak bere hartan aztertzea baita, hain zuzen, bila gabiltzan euskarriaz hornituko gaituena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 60. orr.

Azukrea zuritzeko burua zertxobait alboratzea besterik ez dut egin, baina betertzetik sartu zaidan gizonaren itxura erdikustea aski izan zait ezagutzen nuela jakiteko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 89. orr.

Marinel zaharrak, brankan etzanda bere gizonekin, izotz puskak alboratzea beste zereginik ez zeukan, eta hotsik atera gabe ari zen horretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

Heldu ondoren, megalomania hura pixka batean alboratzea erabaki nuen, eta interprete hasi nintzen enpresa japoniar batean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.

Hortaz, pentsamendu bakarra kritikatzen hasita, oso beharrezkoa iruditzen zait, halaber, zenbait topiko sinple erabat alboratzea: esaterako, aipatu den kapitalisten eta proletarioen arteko bereizketa sinplea (bide batez esanda, Marxek berak gaur egun erabiltzen den zentzu salatzaile suntsitzaileaz oso bestela erabili zuena).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.

Galeoi espainiarraren agerpen bat-batekoak bere soraiotik atera zuen Gustavo, eta, lema bat-batean eta kolpe bortitzez eskuinaldera biraraziz, Leviatan alboratzea lortu zuen, galeoia aurrez aurre jo ez zezan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus