Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
albertxiko iz albertxikondoren fruitua, mertxikarenaren antzekoa baina hezurra leuna duena.
Andresek baratzea, madariondoak, albertxiko-arbolak eta granadondoak hostoz eta lorez beteta ikusi zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.
Gizajo hauek zainak ebakitzeko erabiltzen dute albertxiko hezurra. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 120. orr.