Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ekarriko al diguzue gosaria, mesedez? -esan zioan feldzaindariari. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 45. orr.
-Ez al du heriotza merezi Ximeik, Jaunaren gantzutuari bota zion madarikazioagatik? Elizen arteko biblia 2 Sm 19,22
Lehengaietan gertatzen den gauza bera gertatzen al da petrolioaren kasuan ere? Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.
-Ez al duzue material guztia sartu? -zuzendariak hirugarren dominikoa emoten du, bere ahots eztiaz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 146. orr.
Noiz arte, Jauna? Betiko al zaude ezkutuan? Betiko al da zure haserrea su eta gar? Elizen arteko biblia Sal 89,47
Eta lurraren gainean zolatu behar bada, lurra denean sendo al dagoen begiratuko da, eta ondoren, dena berdinduko da eta zabalduko da azpiko hartxintxar-geruza. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.
Gogoratzen al duzu, seme, beti egia esatea erakutsi nizula, seme batek egia zor diola amari. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 25. orr.
Sartuko al gaituk garagardotegian? -galdetu zidan benetako goxotasunetik aski urrun zegoen tonu batez. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 102. orr.
Ez al dakizu hilketa latza obratu zela Harrondon? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.
Barkatu, libre al dago? itaundu zenidan, zeinen tipo arraroa esaten duenaren begiak ipiniz, erdi barrez, erdi haserre. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 63. orr.
- Baina ez al da oso iluna sotoa? Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.
Zer, ba al duzu karteroarentzat aterperik? Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.
Handik nik al dakit zenbat denborara, Hindenburg zeppelinaren hotsak esnatu ninduen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 31. orr.
Magnetismo, hipnosi, sugestio eta nik al dakit zer, deitu diote ahalmen horri. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 331. orr.
Ez genion ezer esan, ordea, obispoari, eta hizketan segitzen zuen hark ingurunearen ederraz, euskaldunen prestutasunaz eta nik al dakit zertaz. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.
Hik uste al duk, batzuetan, zoriak, edo patuak, edo nik al dakit zerk, hire alde-edo egiten duela? Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 85. orr.
ari al zara (35); ba al da (112); ba al dago (172); ba al dakik (124); ba al dakizu (228); ba al dakizue (42); ba al du (103); ba al dute (33); ba al duzu (103); baina ba al (29); baina ez al (97); behar al da (37); behar al du (27); behar al dugu (37); behar al duk (25); behar al duzu (41); egia al da (90); egin al du (29); egin al duzu (26); ez al da (719); ez al dago (90); ez al dakik (40); ez al dakizu (82); ez al dakizue (38); ez al didazu (26); ez al dira (111); ez al dizu (36); ez al du (141); ez al dugu (55); ez al duk (132); ez al dun (37); ez al dut (34); ez al dute (61); ez al duzu (291); ez al duzue (88); ez al haiz (65); ez al litzateke (40); ez al naiz (25); ez al nuen (30); ez al zaik (26); ez al zaizu (72); ez al zara (108); ez al zarete (26); ez al zen (189); ez al ziren (38); ez al zuen (117); ez al zuten (29); ezagutzen al (163); ezagutzen al duk (47); ezagutzen al duzu (48); ezagutzen al duzue (30); gogoratzen al zara (26); hau al da (59); hori al da (77); ikusi al duk (27); ikusi al duzu (58); ikusten al duzu (70); iruditzen al zaizu (34); izan al da (63); izan al duzu (28); izan al zen (38); izango al da (47); joango al gara (29); nahi al du (34); nahi al duk (54); nahi al duzu (177); nahi al duzue (33); nik al dakit (45); posible al da (31); uste al duk (25); uste al duzu (160); ziur al zaude (30); zu al zara (41)