Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Akuriaren odolaz eta nire txahalaz zikindua zegoen eskailera-tarte guztia. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 57. orr.
Kartzeletan gutxienez 100 preso akuri moduan erabiltzen dituzte, Israelgo farmazia enpresen sendagaiak probatzeko, eta anestesiarik gabeko ebakuntzak ere egin izan dira. Berria - Mundua 2004-08-27
Kutsaraz zitekeen zenbait bakterio nahiz birus patogenorekin, baina akuria zen bakteriologoen aztergai behinena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.
Tira, horrek ez dio inporta, kontua da sagu zuriak lapurtzen zituela ez-dakit-zein laborategitik lagun batekin, edo akuri bat, bere aitaren langile baten haztegitik, eta benetako zeremonia bat antolatzen zuen Selma elikatzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.
Kaninchen (untxiak) deitzen zieten giza akuri horiei. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.