Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akura 1 iz alokairua.

Akurako kotxe batean etorri behar izan diat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

Beste gauzen antzera, dirua dohainez, mailegutan, akuran edo salerosian eman daiteke.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

2 akura berritze (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Kontratua amaitzean, maizterrak hamabost egunez errentaren objektua den gauzaz gozatzen jarraitzen badu errentatzailearen onespenez, presumituko da isilbidezko akura berritzea eman dela, honakoa landa eta hiri finka errentamenduei aplikagarri delarik. ETC-entziklopedia   Errentamendu kontratua, Wikipedia

3 akura luzatze (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Kode Zibilean, isileko borondate-deklarazioari buruzko adibideak daude: KZren 1566. artikuluaren "isileko akura-luzatzea" eta KZren 999. artikuluaren "jaraunspena isilean onartzea". ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide zibila III (Betebeharren zuzenbidea, erantzukizun zibila eta kontratuen teoria orokorra), Ibon Viteri, UPV/EHU, 2011

4 akuran eman (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Akuran eman den landa edo hiri finkaren berreskurapena eskatzen denean -errenta edo antzeko kantitatea ez ordaintzeagatik-, demandatuak ordainketa edo enerbazioaren jatorriaren gaineko zirkunstantzia besterik ezin izango du alegatu eta frogatu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibileko Lege berria Bilduma, Iñaki Esparza, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2001

Hamabost zituela, Ouro Pretoko sendi batek erosi zuen, harrezkero urre meatzariei bere gorputza akuran ematekoETC-literatura, saiakera   Ispiluak, Eduardo Galeano (Xabier Alegria), Txalaparta, 2013

5 akuran hartu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Akuran hartu diot Lizardiri Bacozaleak eta pagotxa inork ez bezala lotu dituen uztarria "Sagar-lore, loreil-bete" olerkiko zortzigarren bertsoa. ETC-prentsa   Argia, 2003-10-05

Aurki teatroari buruzko ikastaro trinko bat antolatu behar zuen hark, eta mesede bat zor zionez, azterketa gaindituz gero, baimena ez ezik Habanan etxebizitza akuran hartzeko eskubidea ere bereganatuko omen zuen. ETC-literatura, saiakera   Chevrolet tropikala, Rafa Egiguren, Susa, 2007

Kafetegietako bat antzerki-kofradiaren elkargune bihurtu zen, eta, 1731n, Lincoln's Inn Lields-eko teatroaren (han antzeztu zen lehendabiziko aldiz The Beggar's Opera) aurreko nagusiak, John Rich-ek, akuran hartu zituen gaur egungo opera-eraikinaren lurrak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus