Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
akuilagarri iz norbait zerbait egitera akuilatzen duena. ik zirikagarri.
Elkarlanean aritzeko modua biontzat izan da akuilagarri, baina ni aspertu samartuta nengoenean ere aurrera egin du donostiarrak, traben aurrean ez du pott egin. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 13. orr.
Yorgos Séferis greziarrak abantaila deitzen dio nik pagotxa deitu izan diodanari haren Egutegiak dakarren apuntetxo akuilagarri batean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.
Oroitzapenak ekartzen zituen gogora, pasadizoak kontatzen zituen, irakaspen akuilagarri eta sakona aterarazten zuen horietatik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 152. orr.