Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere lan garrantzitsuena da Udalean sortzen diren akten eta agirien fedea ematea, alegia, hori horrela dela ziurtatzea. Berria - Euskal Herria 2004-09-12
Baina aitzinekoak ere ez zitezkeen denak erre, zeren eta agertzen baita 1849ko ageri bat, gure Luzaideko markesaren bataiarriko akta. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 130. orr.
Apaingarria eta lilura erauzi, eta, notario soraio antzo, akta jaso egiten du Otamendik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 99. orr.
Salaketa aktarekin batera, medikuaren agiria eta X izpien emaitza helarazi zuen. Berria - Euskal Herria 2004-02-06
Borreroak kondenatuek oihukatzen dituzten aldarri guztiak aktan jasotzen ditu, hoben egin duten ala ez delibera dezaten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.
Gai zerrenda: azken aktaren irakurketa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.
Baina hori hala ageri da Inkisizioaren aktetan, eta baita beste kronika batean ere. Berria - Kultura 2004-02-29
Beraz, ez zuen akta ontzat ematea beste erremediorik izan, laburra izateaz gainera, okerren bat bazuen arren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 17. orr.
Ondoren, berriro elkartzen omen ziren bi batzarretako aktak irakurri eta konparatzeko, eta orduantxe hartzen zuten erabakia. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 131. orr.
Aktak-eta erdaraz egiten ditugu, bandoak ele bitan, eta eskutitzak jasotzailearen arabera. Berria - Euskal Herria 2004-09-12
Euskal Konfederazioak egiten ditu proposamenak, euskararen erabilpena garatzeko: akta zibilak euskaraz, bilkuretan euskaraz ere mintzatzea, txostenak euskaraz ere egitea... Herria 2003-05-15
Haiek epailearen aktako ekintzak aztertzen dituzte, eta araudia erabiltzen dute. Berria - Kirola 2004-05-27
Mendizabalek ziurtatua du diputatu akta, eta beste biek aukera handia dute. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
HB bake eta negoziazio proposamen batekin etorri zen, eta diputatu akta sinatzerako atentatua egin zuten. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
LABen arabera, CCOOk eta UGTk «langileen bizkar» hitzartu dute ituna, eta pauso horrekin «negoziazio kolektiboaren heriotza akta egin dute» Berria - Ekonomia 2006-01-14
Eta laster, hilabete batzuk barru, okupazio akta egingo dugu Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Eta geltokiko burua eskaka behin eta berriz utz ziezaiotela arropaz aldatzen, behin eta berriz esaka bazuela beste lanjantzi bat garbia, baina Slu?sn´y zerbitzuburuak ez zion utzi, geltokiko buruak akta egin behar baitzuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 57. orr.
Goizean jaikitzean, gotzainak lagunei kontatu zien ikusitakoa eta, notario bati deituz, Frantziskoren heriotzako egunaren eta orduaren akta jaso zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 418. orr.
Testuinguru honetan, Naturarekiko gure jarrera egiteko hone-tara moldatu beharko genuke: behar bezalako hileta kontzeptual eta praktikoa bultzatu, haren heriotza akta behingoz jaso. Berria - Gaiak 2004-12-09
Akta bat jasoiok "usufrutuaz" edo heuri burururatzen zaianaz salatuz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 64. orr.
Caracasko Liburu Zaharraren azokan topatu zuen Xurxo Martinez CIGko Immigrazio Saileko arduradunak Venezuelako EAJren Immigrazio Batzordearen akta liburua. Berria - Kultura 2004-02-03
Hala ere, edo horregatixe, akta notarial batzuk izan gabe, oharpen eta informazio jakingarriz beteriko, euskal historiaren eta gizartearen lekukotza paregabeak utzi dizkigute mota diferenteenetako bidaiariok. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 39. orr.
-Jaso dadila aktan nire protesta. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 217. orr.
Juanitoren osabak, lotsatuta, ez zeukala erantzun zuen, eta Bandresek orduan, harro, zera esan omen zion juezari: aktan jasota gera dadila, eta ondoren, sei urte eta egun bat eskatzen zituela alkatearentzat armak legez kanpo edukitzeagatik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 76. orr.
- Epaile jauna, gurako nuke idazkariak aktan behar bezala jaso dezan ez naizela ni izan, aurrean dudan emakume hau baizik, memento honetako giro erroma Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 93. orr.
Badut eragozpenik Lurie jaunak emandako erantzun hauen aurka, eta aktan jasotzea nahi dut; izan ere, erantzunok, funtsean, ihesbideak direla iruditzen zait.ntikoa hautsi duena! Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 67. orr.
Hala balitz, gainera, aktan jasota egongo litzatekeela. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Iparraldeko XVIII. mendeko notario aktak ikertu ditu Paueko artxibategian. Herria 2003-03-17
"Derrigorrez behar duzuna notario akta da" esan zion Udaletxeko neskak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.
Orain arte ezagutzen ditugun dokumentuek: eliza, herriko etxe, notario aktak, etxe-zerrendek edo legeek erakusten dute ez dutela deus ikustekorik historikoki buhamek eta agoteek. Herria 2003-10-23
Hasieran, abokatuek fiskalaren akusazio akta atzera botatzea lortu zuten. ETC-literatura, saiakera Nelson Mandela, Maritxu Murua, Elkar, 2010
Ez dago lekukoen deklaraziorik, ezta akusazio-aktarik ere. ETC-literatura, saiakera Kristo fusilarekin, Ryszard Kapuscinski (Amaia Apalauza), Katakrak, 2019
Manu Leginetxe azken hamarkadetako gerren kronista bizkaitarraren hitzetan, "haurrak krudelkeriaren protagonistak dira, gero eta basatiagoa den munduaren aurkako akusazio akta". ETC-prentsa Egunkaria, 2001-12-20
Tortura lazgarrien berri ere ematen du akusazio aktak. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-08-10
Kroaziako gerran, hango biztanleei eginiko jazarpenetan 200 zibil baino gehiago hil zituzten, akusazio aktaren arabera, eta egoera jasangaitzean atxiloketa ugari ere egin zituzten. ETC-prentsa Berria, 2005-07-19
Izan ere, akusazio aktan leporatzen dizkieten delituetan ez dago atentatu, arma edo lehergailu, edota bestelako indarkeria ekintzei buruzko aipamen bakar bat ere. ETC-prentsa Berria, 2005-12-14
Krimenaren arrazoiei dagokienez, Politkovskaiak argitaraturiko hainbat artikuluri egiten die erreferentzia akusazio aktak. ETC-prentsa Berria, 2008-11-26
Erakundeko batzorde berezi batek egin du akusazio akta, eta iritzi kontrajarriak sorrarazi ditu Beiruten. ETC-prentsa Berria, 2011-07-01
Horretarako, berau sinatzen duenak uste du Fiskaltzari, edo, hala izanez gero, akusatzaile partikularrari bakarrik dagokiola, akusazio-akta eratzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Prozedura Kriminalaren Legea, IVAP/IZO, 2006
akta bat (6); akta baten (2); akta egin (4); akta hau (2); akta horiek (2); akta horien (2); akta hura (2); akta jaso (5); akta jasotzen (2); akta liburua (2); akta ofizialak (2); akta sinatu (2); akta zibilak (2); akusazioaren akta (2); batzordearen akta liburua (2)
diputatu akta (4); heriotza akta (2); immigrazio batzordearen akta (2); notario akta (3); zuen akta (2); zuinketa akta (2)
aktan jaso (4); aktan jasota (4); aktan jasotzea (2); aktan jasotzea nahi (2); aktan jasotzeko (2); aktan jasotzeko eskatu (2); aktan jasotzen (2); deklarazioaren aktan jasota (2)