Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akitze 1 iz nekatze; erabat nekatzea.

Matias-ek zaldia buztanetik atxikitzen zuen, ez sobera akitzea gatik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.

Mirakulu izanen da hatzemaiten badu zerua.; eta heltzen bada ere, helduko da akitzearen bortxaz, Jainkoak daki nola.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 201. orr.

Azkarra eta kolpekoa da Vicente, baina espero dut ni baino lehenago akitzea.  Berria - Kirola   2004-03-27

2 iz bukatzea, agortzea.

Lanean sobera akitzearekin berdin, edo besta eginik izariz kanpo, edo griña pisu zerbaiten gatik, ero aroa bat-batean kanbiatzen delarik, edo sudur-zintzurrak hartuak izanez, edo nik dakita oraino zergatik?  Herria   2005-10-13

Kirioak lehertu aginean baitzituen, sinesmena ahitzear zuen, akitzear kemena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 305. orr.

Jaz eta horietan bezala, herrixka bat bezala bada parkerat sartze hortan, jatetxeño batekin, saltegi bat, landare batzu erosten ahal, pausagune bat bestalde hatsaren hartzeko akitzearekin.  Herria   2003-03-27

Arratsaldez, eskolak akitzean, "Lux-eko" gure partidetan, oren bat aski zuen zazpi egun iraun behar zigun aste-saria sakelaratzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus