Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitortze iz huts bat edo gorde nahi den zerbait adieraztea.

Eta bide bakarra egia aitortzea zela erabaki nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 90. orr.

Batak bestearen akatsen ezagupena aitortzea da egia maitatzeak ezartzen digun eginbehar gorena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 116. orr.

Eta hori aitortzeak, esaterako, bideratu du adostasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Esan nahi baita bere buruari aitortua besteei aitortzea falta zitzaiola: bost urte haietan ezagun egin zituèn herriko gizon-emakumeei, esate baterako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 71. orr.

Hori aitortzea, ordea, izugarria litzatekeelakoan, gupidaren simulakroak antolatzen ditu gizarteak, zaharren egoitzak adibide, ONGak, % 0,7a eta horrelakoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.

Hori guztia aztertu beharko litzateke, gure ustez, ezinbestekoa baita, eta gero eta premiazkoagoa, unibertsitateari berez dagokion zeregina aitortzea noizbait.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 154. orr.

Eztabaida gorrietan sartzea da batzuei aitortzea besteei ukatzen zaiena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 114. orr.

Anarentzat lotsagarria zen senarrak utzi zuela aitortzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 184. orr.

Gibraltardarrek ezinbestekotzat jotzen dute autodeterminazio eskubidea aitortzea, besteak beste, herritarrek erreferendum bidez erabaki dezaten konstituzio erreforma babesten duten  Berria - Mundua   2006-03-18

Hartaz, gizakiek kondenatzen duten oro gaitza bada, horren ondorio gisa onartu beharko genuke aldi hartan krimena zela Jesukristorengan sinestea eta fede hori aitortzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 106. orr.

Eta ohoragarri deritzozu ergeletan azkenekoa zarela inolako lotsarik gabe aitortzeari?  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus