Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitor 1 iz aitormena.

Baina, bertze deusi lotu aitzin, ez ote zuen ene liburu honek aitzinetik bertze aitor bat behar?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 10. orr.

Baina atzera egiterik ez zegoela ulerturik, neure aitor edo barne-husketari ekin nion.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 20. orr.

Beldur naiz, gainera, ez ote dudan har horrekin segitu beharko, damuak damu eta aitorrak aitor, zorra ez baita kitatzen, ez bekatua barkatzen, lapurtutakoa itzuli ezean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 52. orr.

Ordea, bazirudien ezen, bere aitor izugarri haren ondotik, bertze zerbait atxikitzeko moduan zegoela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 579. orr.

-Zaldun hau oso egokia litzateke Ordenan gure lagun izateko, hain da esker eta aitor onekoa Jainkoarekin, eta hain da maitati eta adeitsua lagun hurkoarentzat eta Haren behartsuentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1013. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aitor-ageri horiek ez dira, ustez, hutsak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.

Elizara joaten ginen eta aitor-lekuan esaten genuen: aita, konfesatu nahi dut.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Baina zuk ez duzu garrasi hau adituko, ni bizi naizen artean... soilik hilda banago jasoko duzu aitor-hitz hau nigandik.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 58. orr.

Gizaseme honi bidea zabaltzen badiogu, gezurra litzateke bere aitor-zina; eta, legez, heriotza merezi du.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 184. orr.

Izan ere, Mattinek ez luke deus ere ulertuko eta nahi nuke hau guztia isilpean eramaitea eta bion artekoa izaitea, apezari eginikako aitor-sekeretua balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Elizakoei dagokienez, hildakoak (Abelek!) ez zuen birao bat botatzeko astirik ere izan, gutxiago hil-aitor bat egiteko, baina nork esan dezake ezertaz damutzeko eta inoren bedeinkazioa hartzeko borondatea izan zuen ala ez?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 89. orr.

4 aitor egin du ad aitortu.

Laztana, iluntasunetik ari natzaizu mintzatzen; ez dut lotsa izpirik, aitor egin nahi dizut, baina ez izutu, maitea: neure larrua salduz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 45. orr.

Zalantza apur batez betiere, bihotza biluzteak sentikortasun ulergaitz halako bat erantsiko balio bezala, aitor egin ohi zuen maite zituela koloreak, landa aldea, sasoi onak, antzezlan zinez ikusgarriak, material atseginak, jostura oneko arropak, eta eguzkiaren distira bera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

Aitor egiozu zeruari; damu izan iragan dena; eragotzi datorkeena; eta ez zabaldu simaurra belar gaiztoen gainean, gaitzago haz daitezen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 155. orr.

5 aitor eman du ad onartu, ezagutu.

Oso tinko gelditu zait beha, nire esanari aitor emanen ez balio bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 57. orr.

Eta bere esanari aitor ematen ez diozula nabaritzen duenean, ez zaizu gaitzituko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 74. orr.

6 aitor entzule iz bekatuak aitortzan entzuten dituen apaiza.

Borreroa, bere betiko aitor-entzulea urkatu behar izan zuenez geroztik, ez da gehiago aitortzera joan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 68. orr.

7 aitor izan du ad aitortu

Ez zaitut laidotu nahi; baina zeureganatua duzun omenarekin, eta, zuhaurk aitor izan duzunez, aldez bederen merezia baituzu, zein emakumek onar lezake zurekin gutun bidezko harremanik izaterik?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 140. orr.

Orain dela bost urteko nire egoera fisiko zein mentala, aitor dut, pattala zen oso.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 165. orr.

Beti memelo-bidaiak egin ditut, aitor dut.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.

-Bostekoa eman nahi nizun, nahiz eta, aitor dut, zure jokaera hain bitxia da, hemen kale erdian... Badirudi zu... -Sorbaldak jaso zituen, abiatzeko prest.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 75. orr.

Ez da falta izan, haatik, gizaki txit bikainik (eta haien lanari eta arteziari asko zor diogula aitor dugu) bizitzeko modu zuzenaz gauza miresgarri asko idatzi duenik eta zuhurtziaz beteriko aholku franko eman digunik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 235. orr.

Azkenean, egun batean: "Ja ez dut hura maite", aitor dio Elisari gizonak; baina baita, hitz zurrusta berean: "Hutsik banengo bezala da... ".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 70. orr.

8 aitor oneko iz esker onekoa.

-Zaldun hau oso egokia litzateke Ordenan gure lagun izateko, hain da esker eta aitor onekoa Jainkoarekin, eta hain da maitati eta adeitsua lagun hurkoarentzat eta Haren behartsuentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1013. orr.

9 aitorra eman

Eta ez ote zen, bada, aitak osabari egin irri hura erranahi bikoitzekoa, izan zitekeelako, alde batetik, osabaren zorroztasunari eta haren buru-argitasunari ezagutza egiteko eta aitorra emaiteko modu bat, eta izan zitekeelako, bertzetik, osabari trufa egiteko modua ere...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 320. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aitor dezadan (28); aitor dezagun (32); aitor dezake (5); aitor dezaket (8); aitor dezan (8); aitor dizut (27); aitor du (8); aitor dut (82); aitor eta (21); aitor ezak (9); aitor ezazu (12); aitor ezazue (5); aitor nezake (5); aitor zezan (5); atzo aitor (6); dio aitor (6); ditu aitor (12); dituzte aitor (8); du aitor (36); dute aitor (14); ez aitor (8); nola ez aitor (5); zuen aitor (8); zuen atzo aitor (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus