Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aiots iz intziria, aienea.
Katu zaurituaren moduan egin zuen aiots baten batek kanpoan eta ta ta ta ta errafagak entzun ziren berriro luzaroan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.
Zuraren zirrikituetatik antsiak eta aiotsak iristen zaizkie, dantzan denak haize gorrietan zamalka, uluka saldo ikusezinak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 41. orr.