Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aintzakotzat
1 aintzakotzat eduki kontuan eduki.

Baindarrak txiroak ziren, eta Whittaker andreak, berriz, lañotasunez esan ohi zaionez, ezkontza ona zertu zuen, eta guztiek ere oso aintzakotzat zeukaten beti egitate hura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.

Langile ona, nagusiek aintzakotzat zeukatena, etxean emaztearekin eta bere hiru seme-alabekin goxo, adiskidetsu eta gizonki jokatzen zuena.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 126. orr.

2 aintzakotzat eman kontuan izan.

CIAk aintzakotzat eman ez zituen zantzuen artean 2001eko uztailean FBI Poliziak ondutako txosten bat dago, non esaten zen Arizona estatuan «interes terrorista» zegoela hegazkintza zibileko pilotuen eskola batekiko.  Berria - Mundua   2004-07-22

3 aintzakotzat hartu kontuan hartu; asumitu.

Ezadostasunak ezadostasun, Freuden ekarpena aintzakotzat hartu behar dela uste du.  Berria - Harian   2006-05-06

Erakunde ekologistek lan handia egin dute zentzu horretan, gobernuei ingurumena babesteko ardura bere egitea exijitu dietelako, eta ingurumenaren gaineko kezka aintzakotzat ez hartzea oztopatu dutelako.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Haur bat bezalakoa da horrela jartzen denean, are haurrago arnoa edaten duenean, eta ez genituzke, beraz, haren hitzak hain aintzakotzat hartu behar.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 355. orr.

Har itzazue aintzakotzat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 78. orr.

Ondo egiten du Josebak hori galdetzen, aintzakotzat hartzeko moduko neurri bakarretakoa baita euskaldunon borondatea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 91. orr.

Alderantziz, pentsatzen dut fonologialari on batek beti jakin behar duela egungo fonetikaren egoeraren berri; era berean, fonetikariak fonologiaren emaitzak ezagutu behar ditu eta aintzakotzat hartu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 160. orr.

Aldagai ugari hartzen dituzte aintzakotzat ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Bai batean bai bestean, antzekoa izan zen Jexuxen haserrea; ordura arte inork aintzakotzat hartu ez eta, etsita zegoen aspaldian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus