Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ainitz 1 zenbtz anitz.

Ainitz egin du Ganix-ek euskaldunen artean.  Herria   2005-07-28

Gogoeta ainitz egiten dut, bainan berehala hil behar banu pentsalari libre baten ehorzketak behar nuzke.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 46. orr.

Lehenik, errugbia ainitz gustatzen zitzaidala eta Donibane Lohitzuneko "Olympique" errugbi taldearen balentriak miresten nituela garai hortan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 147. orr.

Bon, nik ainitz musika oraiko ez dut konprenitzen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 226. orr.

Gaurkoan tesia ez du ainitz aitzinatu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 27. orr.

Ainitz jende eta ainitz irabazle, bainan nik ez dut bildu ahal izan irabazle guzien izenik.  Herria   2001-04-12

Ezin sinetsiak fiertasuna luzatu zidan, gero goxatuko nuela haatik ainitz urtez barneko poza.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

2 ainitz eta ainitz adlag

Beste herri edo parropietan bezala ainitz eta ainitz jende ibili da hil hobietan eta Omiasainduko zeremonietan.  Herria   2003-11-06

Eta ainitz eta ainitz irakurri dut eta horrek poxiño bat salbatu egin nau, bai.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 14. orr.

3 ainitzetan adlag

Pinochet-en denboran ainitzetan preso egona, jendea laguntzen baitzuen anbazadetan sartzen edo torturaren kontra manifestatzen baitzuen....  Herria   2004-06-10

Ainitzetan hil-harrietan duk ikasten gizonen bizia.  Herria   2004-12-02

4 ainitzez adlag

Ezagutzen ditugu orai sendagailu generikoak, beste erremedioak baino ainitzez merkeago izaiten ahal ditugunak eritasun gaixto batzuen artatzeko.  Herria   2003-09-04

Nik behar nikek besteak baino ainitzez ere itsusiago jarri zerbait gisaz!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.

Horiek hola, Xina jendetsuago da ainitzez eta hortan lukete beren abantaila gerla zerbait balitz.  Herria   2003-10-23

5 ainitz urtez

Ainitz urtez edozein denboraz, gure ezkilari mintzoa bazakien emaiten, izan hiru anjelusak, izan deia edo hilezkilak, kargu dorpea herritar guzien zerbitzuko.  Herria   2005-07-07

Ezin sinetsiak fiertasuna luzatu zidan, gero goxatuko nuela haatik ainitz urtez barneko poza.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Bainan erran behar dugu Marijane Minaberri, orain erretretan zirela eta Sud-Ouest kaseta hortan ainitz urtez lan egin duzula.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 34. orr.

6 esker ainitz

Enpresa horri esker ainitz teknikalari eta ingineri gazte (mutiko eta neskato) bildu ziren Iparralde honetan, Baiona inguruan, burumuinen metaketa bat egiten zela hor.  Herria   2004-01-15

7 eskerrik ainitz

Eta nik erran nion: "Eskerrik ainitz, Johañe".  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

adixkide ainitz (8); agian ainitz (12); ainitz aipatu (15); ainitz aipatzen (7); ainitz aipu (24); ainitz aldiz (20); ainitz bada (18); ainitz badira (13); ainitz balio (10); ainitz bazen (16); ainitz bezala (12); ainitz bildu (29); ainitz da (12); ainitz denbora (16); ainitz egin (25); ainitz egiten (12); ainitz ere (16); ainitz eskualdetan (9); ainitz estimatu (7); ainitz estimatzen (12); ainitz eta (61); ainitz eta ainitz (43); ainitz ez (7); ainitz galde (7); ainitz gauza (66); ainitz gazte (8); ainitz gisetarat (29); ainitz gostatzen (9); ainitz haur (7); ainitz herritan (19); ainitz herritar (8); ainitz ibili (14); ainitz ikasi (7); ainitz izan (17); ainitz izanen (8); ainitz jende (147); ainitz jende bildu (20); ainitz jende ibili (8); ainitz jendek (50); ainitz jendek parte (18); ainitz lan (38); ainitz lekutan (8); ainitz munta (16); ainitz partida (8); ainitz sari (15); ainitz sofritu (8); ainitz solas (7); ainitz tokitan (65); ainitz ukan (8); ainitz urte (11); ainitz urtez (80); ainitz zerbitzu (9); ainitz zorion (69); ainitz zorion desiratzen (10); ainitz zorion eta (16); ainitz zorion haur (7)

bada ainitz (9); badira ainitz (8); bertze ainitz (22); beste ainitz (48); bezala ainitz (9); biziki ainitz (17); denek ainitz estimatzen (7); dezatela ainitz (7); ez da ainitz (10); gauza ainitz (18); gazte ainitz (14); haatik ainitz (7); hori ainitz (7); horietan ainitz (8); horrek ainitz (15); hortan ainitz (9); izan da ainitz (8); jadanik ainitz (7); jende ainitz (136); jende ainitz bildu (27); jende ainitz ibili (8); kantu ainitz (8); lan ainitz (10); mota ainitz (10); oraino ainitz (13); sari ainitz (20); zen ainitz (8); ziren ainitz (7); zorion ainitz (10)

ainitzek bezala (8); ainitzek diote (14); ainitzek ez (37); ainitzek ez dute (8); ainitzek nahiko (10); ainitzek parte (17); ainitzek parte hartzen (7); ainitzek uste (20); ainitzek uste zuten (8); beste ainitzek (16); diote ainitzek (8); dute ainitzek (10); jende ainitzek (34); jende ainitzek parte (12)

jende ainitzekin (8); kar ainitzekin (13)

ainitzen arrangura (17); ainitzen beldurra (11); ainitzen gostuko (48); beste ainitzen (10); eta ainitzen (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus