Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire herria ezin dut ahantzi, nire ama ahanztea bezala litzateke. Berria - Kultura 2004-03-26
Barkatuak, bai, eta ahantziak? Ez dut uste aiseago baita barkatzea, ahanztea baino. Herria 2005-10-06
Gutarik bakoitzarentzat ez ote da premiazkoena bertzea ahanztea? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 401. orr.
Gomendiozko karta bat ere bageneramala, eta gure nahia eta gure desira ez zela nehor hiltzea, baina indiarren alde lan egitea, eta kontu hura guztia ahanztea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.
Izan ere, orain banan-banan ari naiz kontatzen gauza haiek, baina orduan denak batera etortzen zitzaizkidan, eta horiekin batera beste asko, eta, hortaz, hobe zen ahanztea, gazte denboran gauza sobera pentsatzen baita. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 230. orr.
Egungo ahanztea atzo ikasia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.
Izan ere, ahanztea hil ala bizikoa daiteke munduko alderdi honetan. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 103. orr.
Denboraz murritz eta zeozer ahanztearen fobia ariman iltzatua, burutazio nekeetan zebilen orduan adiskidea, salbatua hargatik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 174. orr.