Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalezko 1 izlag ahala, ahalbidea adierazten duena.

Salatuko da hor historiaren baztertezineko eskubideen aurkako erasoa eta baita ahalezko historikotasun ororen oinarrien aurkakoa ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 21. orr.

Alabaina, ezin zaizkie gainjarri beti objektuak eratzen dituzten harremanei: maila primario honi eslei dakizkiokeen mendetasun-harremanak ez dira adierazten nahitaez diskurtsoaren objektuak ahalezkoak egiten dituen harremanak gauzatzean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.

Herri gisa aritzeko konpromisoa eskatzen du oraingo garaiak, denon proiektuak ahalezko bilakatzeko, Euskal Herria bera eraikitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25

Itxaropena edo Beldurra faboratzen dutenak; eta, ondorioz, ahalezko gauza batekilako afektua sutsuagoa da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 407. orr.

Erratza bertan utzirik, egiaz garbiketa ez zitzaidan batere laket, astebururako ahalezko ideia horren partekatzeko, Mairos alegerari telefonatu nion lanera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 25. orr.

Letren konbinazio berezi bat, ezohikoa, izaten da abiapuntua sigla eta akronimo gehienetan, eta izen bihurtzerainoko bilakaera ahalezko helmuga.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 158. orr.

2 izlag gramatikan, aditzaren modua, gerta daitekeen zerbait adierazten duten perpausetan.

Ba al dituk hamar minutu? Begira: aditz laguntzailearen orainaldia ongi jakinez gero, erraza duk gainerako forma guztiak, subjunktibo, ahalezko eta abarrak sortzea.  Berria - Kultura   2006-01-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 2 aldiz agertzen direnak)

ahalezko beste (2); ahalezko edo (2); ahalezko edo kontingente (2); ahalezko egingo (2); ahalezko objektu (2); ahalezko objektuen (2); bakarrik ahalezko (2); guztiak ahalezko (4); guztiak ahalezko egingo (2); politiko guztiak ahalezko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus