Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahalean labur kontatuko dut. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.
Ur suil bat ekartzeko, ahalean; eta xukadera bat. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 180. orr.
Eta arropa-garbiketak ere, ahalean, bertago eta xinpleago, eta hobe. Txillardegi «Putzu», 1999 - 303. orr.
Behin berriz, andreari eta bioi arnasa laburtzen hasi zitzaigun, aste-astero, larunbata hurbildu ahalean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 87. orr.
Sua sartzen den lekuan, sua indartu ahalean egurra ezkutatu egin ohi da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.
Bisitariak era sinple batez grapaturiko lau folio luzatu zizkidan atea zabaldu ahalean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 104. orr.
Hurbiltzen ari zitzaidan, eta hurbildu ahalean ederragotzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 252. orr.
Eta bizimina hazi ahalean, luzatuz doazkio ixil ixilik, negu minean osotara luzatu eta nabarmen ikusteraino. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.
Kolerak hartu zuen orduan, esan ezin ahalean, eta gutxienez bere tristezia asaskatu ahal izan zuen hartara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.
Ahoa ireki zuen Txitxikovek, guztiarekin ere Mikheiev hura aspaldi hil zela esateko, baina Sobakevitx hitz-jario zegoen, mihiak ekarri ahalean hitza eta pitza zeriola. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.
Iletik heldu eta atzera tiratu dit burua norbaitek, aurrean daukadanak masaileko batzuk ematen dizkidan bitartean, eman ahalean. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 33. orr.
Hasi dira tiroka poliziak, tira ahalean eta balek kristaletan jo, txinpartak atera baina kristala zulatzen ez. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 79. orr.
Euria bota ahalean ari zuen eta, zeruaren hobari haren hotsen artetik ozenegi aditu zedin nahi ez zuen boz batek egin zidan dei. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 355. orr.
Bryce Canyon liluragarrian gertatu da, zerua inpentsan ilundu, eta euria bota ahalean hasi duenean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 229. orr.
Filiberto lurrari jo ahalean joka ari zen, bere ezpata nire kaskotik libratzeko ahaleginean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 261. orr.
Rakel orain euripean ikusten ari naiz, euria bota ahalean ez balitz bezala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 132. orr.
Euria bota ahalean ari zuen eta, zeruaren hobari haren hotsen artetik ozenegi aditu zedin nahi ez zuen boz batek egin zidan dei. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 355. orr.
Eguraldi txarra egingo du, haizea gogor iparsortaldetik, elurra eta kazkabarra bota ahalean, hala ere elur kristal sastakatzaileen menpean geratuko zara istriborrean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 287. orr.
Aitak lizar gaineko adaskak moztu eta behera bota ahalean nik zatukatan bildu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.
adigarria ahalean (3); adimendua ahalean (2); agortu ahalean (2); ahalean dena (2); ahalean hartzen (3); aitzina egin ahalean (3); bota ahalean (7); egin ahalean (8); eman ahalean (3); ene ahalean (2); estutu ahalean (2); eta ahalean (2); etorri ahalean (2); euria bota ahalean (4); gailendu ahalean (2); hori ahalean (2); hurbildu ahalean (3); jo ahalean (2); joan ahalean (2); sartu ahalean (2); tira ahalean (2); urteak joan ahalean (2); zabaldu ahalean (2)