Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Informazio eferentea garunetik sentimen- eta mugimen-organoetara doan nerbio bidezko informazioari esaten zaio; informazio aferentea, kontrako zentzuan (organoetatik garunera) doan informazioari; eta informazio erreaferentea, nahita egindako mugimenduek eragindako sentimen-gertaerek emandako informazioari. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.
Makula trinkoko zelulen jariatze parakrinoaren eraginez, glomerulura doan arteriola aferentea zabaldu egiten da. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Arteria-odola kapilar-sare glomerularrean sartzen da, arteriola aferente baten bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010
Glomeruluetako kapilarrek odola arteriola aferente batetik jasotzen dute eta arteriola eferente batera bidaltzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Giltzurrunaren jarduera nagusia nefronan gertatzen da. Nefrona bakoitzean arteriola aferente deritzon odol-hodi txiki bat sartzen da eta glomeruluetara odola eramaten du. ETC-entziklopedia Iraitz-sistema, Wikipedia