Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adinbat 1 adina. ik bezainbat.

Dioniso ere pozik geratu zen, liluraturik, emazte zenaren irudizko aurpegitik harena izan zitekeen ahotsa izango zuelako gogoan, nahi adinbat aldiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 117. orr.

Egurra su izateko ezerk ez du hain ongi prestatzen, surtara bertara hurbiltzeak adinbat, eta suak egurra gero eta gehiago hartzeak adinbat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Esaterako, litekeena da mahai baten inguruan egungo ekonomia arazo bati buruzko hausnarketa egiteko ekonomilari talde bat osatuko balitz, esaerak dioen bezala, buru adinbat aburu izatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.

Hau da, ez garela geu ere pentsatzeko era jator horri behar adinbat atxikiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

2 adinbateko

Batetik bestera aho-mihietatik mapetara edo goiko kaletik Foruen Ibilbidera adinbateko alde, jauzi edo koska dago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus