Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abantean abiadan doiak alde hori. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 190. orr.
Abantean hasi zen inoiz baino kukutuago, luze eta erdi aitzinatzen genuela palada bakoitzean, eta azala maltrata gabe, gozo, isilean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 211. orr.
'Abantean dena! ' deiadar egiten zuen Juan Bautistak, popan zutik, patroiaren erramuari eutsirik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 68. orr.
Jakina zegoen, bizpahiru segunduz artega egon ondoren zeozer elkorra esan zion Macalisteren mutikoari, eta honek arraunak atera eta abantean hasi zen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 161. orr.
Zelan pasa behar zait mozkorra hirugarren Voll Damm-a irensten nabilela, eta aurreko ronak oraindik abantean? Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 137. orr.
Denbora estuasuna ez da bereziki gaurko egunen gaitz bat, haurtzaroa utzi eta bizitzan abantean sartu diren garai guztietako gizakumeena baizik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 120. orr.