Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
A letratik hasi eta Z letrara bitartean hedatzen ziren ilarak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 19. orr.
Parisen dagoeneko... -a ahoskatuz esan ohi da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 59. orr.
Bokalak (A, O, I...) ezezagunetarako; kontsonanteak (B, C, D...) ezagunetarako. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 302. orr.
Ez nuen klarki bereizten ahal zer zen, bakarrik zazpi-zortzi letra zituela eta "A" zela lehenbizikoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.
-Begira 'A' hau zer polita den... -esaten zion don Justok. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 56. orr.
Idazten den lehen letra "a" da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 29. orr.
-Horrela izanik, aiene, ni ezkondua izaki eta aurreneko letrak A, B. D ere ez jakin. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.
Morse kodea aldatzea erabaki du Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunak, a bildua sartzeko. Berria - Gaiak 2004-04-20
Euskaltzaindiakerabaki du posta elektronikoaz hainbertze erabiltzen den @ ikurra (espainolez "arroba" eta frantsesez "arrobase" deitzen dena) "a bildua" deituko dela euskaraz. Herria 2003-11-20
Ume askok bitamina eta mineralen gabezia nabarmena dute; iodoa, A bitamina eta burdina falta dituzte kasu askotan», adierazi zuen atzo Unicefeko zuzendari Ann Venemanek. Berria - Gaiak 2006-05-03
Badira, esaterako, beta karoteno A bitaminaren aitzindaria kopuru nabarmena duten arroz eta arbi-hazi motak. Berria - Gaiak 2004-05-18
Kalkulu eta esperimentu asko eta asko egin ondoren, usaimen-pigmentuak A bitaminaren antzeko egitura kimikoa izan behar zuela proposatu zuen Wright-ek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.
A eraztuna Saturnoren eraztunetako bat da. ETC-entziklopedia A eraztuna (Saturno) Wikipedia
A eraztuna eratzeko Robinsonen anelazioa 18-11 ataleko adibidearen oso antzekoa da; adibide horretan, 2-metilziklohexanona kondentsatu egiten du 3-buten-2-onarekin. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
-cisen alboko glikol-funtzio bat, A eraztunaren C-2an eta C-3an. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Sare bietan "A eredua nabaritzen da indar handiz lanbide heziketan», esan zuen Kontseiluko lehendakariak. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Gure garaian A eredua besterik ez genuen eta nik neuk gaztetan ikasi behar izan nuen euskara AEKn. Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Txikitan errazagoa da, baina helduagoak badira, gehienak A ereduan sartzen dira. Berria - Harian 2005-10-02
Baxoari buruz joanez, zenbaki horiek haatik bertzelakatzen dira: %29 (D eredua), %2 (B eredua) eta %69 (A eredua). Herria 2003-09-18
EAEko legeak dio nahitaezko hezkuntzatik ikasleak hizkuntza ofizial bien jakitun irten behar duela; baina A ereduak ez du ikasle bakar bat ere euskaldundu; beraz, legez kanpokoa da nabarmen-nabarmen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.
A faktorea, "Streptomyces griseus" espeziearen estreptomizina-ekoizpenaren bidezidorrean eta esporulazio-prozesuan agertzen den faktore autoerregulatzailea da. ETC-entziklopedia A faktore, Wikipedia
Abiadura-konstantearen unitateak ditu esponentzialaren aurreko A faktoreak. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Mol kopuru bakoitza a faktore baten bidez handitzen badugu, sistemaren tamaina faktore berarekin handitzen da, eta gauza bera gertatzen da X propietate estentsiboaren balioarekin. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007
Hormona horiei a eta a faktore deritze, eta gurutzatzen ari diren legamia-zelulek jariatzen dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Faktore bakarreko talde arteko diseinuetan test hori jatorrizko F testaren talde arteko (kasu horretan A faktore nagusiaren) berreturen baturan oinarritzen da, izendatzailean beharrezko eraldakuntzak eginez. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikerkuntza psikologian: Ikerketa-baldintzak eta diseinuaren baliotasuna (2. argitalpena), Nekane Balluerka, Xabier Isasi, UEU, 2007
Aurrenak, A faktoreak ekarritako aldakortasuna edo taldeen arteko aldakortasunak, aldagai askeko mailen arteko aldakortasuna adierazten du. ETC-zientzia, zuzenbidea Erregresio lineala, bariantza-analisiak eta hipotesi-testak. Datu-analisirako lanabesak, Xabier Isasi, UEU, 2010
Ez zarete A gripeaz oroitzen? ETC-literatura, saiakera Jainkoen zigorra, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2017
Iazko neguan, A gripeak sortu zuen alarmarekin, milioiak eta milioiak eralgi zituzten gobernuek ezertarako ez ziren txertoetan. ETC-literatura, saiakera Zaindari ikusezina, Dolores Redondo (Josu Zabaleta), Erein, 2013
Mediku askok jarrera ezkorra dute A gripearen kontrako txertoa dela eta. ETC-prentsa Berria, 2009-12-01
Gabonetako loteriaren sukarra A gripea baino kutsakorragoa da egunotan. ETC-prentsa Berria, 2009-12-12
Beldur ziren A gripea ez ote zen harrapatu nuena. ETC-prentsa Berria, 2009-06-14
Aurrean duzue A gripearen aurkako txertoa hartzea gomendatzen duen kartela. ETC-prentsa Berria, 2009-11-08
Noraezean Bilbo Basketeko sei jokalari, A gripeak jota, galduta, buruko minarekin amorratuta. ETC-prentsa Berria, 2009-11-10
14 urtetik beherakoek A gripearen txertoa jasoko dute urte bukaeran. ETC-prentsa Berria, 2009-07-29
Osasun-krisiei buruzko gizarteirudikapenak: A gripearen kasua Mexiko eta Espainiako hedabideetan. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 94 zbk., UEU, 2015 - uztaila-iraila
A gripearen pandemiaren lehen kasua Euskal Herrian 2009ko apirilaren 26an eman zen jakitera. Mexikora bidaian joandako gizonezko bat, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. ETC-entziklopedia 2009ko A gripearen pandemia Euskal Herrian, Wikipedia
Horiei tuberkulosia eta antzeko eritasun gaixotasun endemiko batzuk, eta XXI. mendeko 2009ko A gripearen pandemia eta COVID-19 pandemia Euskal Herrian gehitu behar zaizkie. ETC-entziklopedia Epidemiak Euskal Herrian, Wikipedia
XXI. mendean, SARS (2002) eta A gripearen 2009ko pandemietan -haien fokua Asian egon zen-, maskaren erabilpena herrialde horietan are gehiago hedatu zen. ETC-entziklopedia Maskara (iragazkia) Wikipedia
A immunoglobulina (Ig A) organismoaren jariakin-mukosetan (listua, malkoak, mukiak, ama-esnea...) dagoen immunoglobulina da. ETC-entziklopedia A immunoglobulina, Wikipedia
Badira germenen erasoen aurka gorputza babesten duten faktoreak, listuan presente dagoen A immunoglobulina esaterako. ETC-prentsa Berria, 2008-05-13
A immunoglobulina (IgA) mukosako ehun linfoideetan ekoizten da, epitelioan barrena garraiatzen da, mikroorganismoei lotzen zaie mukosa-organoen argietan eta neutralizatu egiten ditu (8-13. irudia). ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019
Hitz batzuek eta zenbait izen berezik, "a itsasia" dute, hau da, berezkoa dute amaierako "a" eta ez da mugatzailea. Hitz batek a itsatsia duen ala ez jakiteko, hiztegian begiratu behar da. ETC-entziklopedia A, Wikipedia
"Labana" hitzak "-a itsatsia" du. ETC-entziklopedia Labana, Wikipedia
Abiatze bat mugagabean, bere a itsatsita galdua duela. ETC-prentsa Berria, 2006-07-13
Esate baterako, Nikolas Ormaetxea "Orixe"ri bere meza liburu ospetsua egin zuenean buruan sartu zitzaion pluralizantea kentzea, eta "gu hurbiltzen gatzaizkizu" esan beharrean, "gu hurbiltzen gatzaizu" zioen; gainera, "a" itsatsiak kendu zituen... ETC-prentsa Argia, 2004-10-03
Berriemaileak dio estatua (-a itsatsiarekin) eraistean, manifestatzaileek zera adierazi nahi dutela, Errusiarekin loturarik izan beharrean, Europarekiko harremanak sendotzeko borondatea. ETC-prentsa Berria, 2013-12-12
Delako 'a itsatsi' famatuaz ahaztuko gara hemen. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan, Beatriz Fernandez, Jon Ortiz de Urbina, UEU, 2007
Baina Txillardegik euskaraz kontatu zuen, eta euskara batuaren esparruan azpimarratu zuen mugagabea gorde eta ongi erabili beharra, "-a" itsatsia duten hitzen berezitasuna, etab. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 194_ 195 zbk., 2013 - urtarrila_ apirila
Iparraldekoetan ezin jakin genezake nola den, aita izanik atzean geratzen dena (gainera hitz horrek -a itsatsia darama eta mugagabean erabiltzen da, norberarena bada). ETC-zientzia, zuzenbidea Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz, Askoren artean, EHU/UPV, 2016
A koentzima (CoA edo CoA SH laburtua) gantz-azidoen beta oxidazioan eta biosintesian parte hartzen duen garrantzi handiko koentzima da. ETC-entziklopedia A koentzima, Wikipedia
Orduan, organismoa gantz-azidoetatik energia lortzen saiatutakoan, azetil-CoA metatzen da A koentzima askerik geratzen ez den arte, oxalazetatorik eza dela eta. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007
A koentzima deritzon bitarteko biologiko garrantzitsu baten merkapto taldea da funtsezko osagaietako bat (A koentzimaren laburdura HSCoA da; 19-4 irudia). ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Azido lipoikoa, A koentzima, tiamina pirofosfatoa, glutationa, biotina, 5'-adenililsulfatoa eta 3'-fosfoadenosinaren osagaia. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Minoiko Ertain II-tik Minoiko Ertain III-rako trantsizioan bi idazkera hieroglifiko banatu, aurreko denboraldiaren hasieran aldi berean agertu zirenak, bat-batean eta erabat ordeztu zituen beste idazkera lineal batek (A Linealak) 14. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.
Gehienetan lipoproteina espezifiko bat, A- lipoproteina zehazki, neurtzen da kardiopatien arrisku faktore garrantzitsua delako. ETC-entziklopedia Arteriosklerosi, Wikipedia
Euskaltzainek ahozko euskal tradizioaren kontra toki izenetan -a organikoa jartzeko erakusten duten grinaren lepotik barre egiten du Patziku Perurenak- a orgasmikoa aipatzen duenean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 172. orr.
Azenarioa betakaroteno bat da (A probitamina), zurgatu ondoren organismoak A bitamina bihurtuko duena. ETC-prentsa Goienkaria, 2005-05-13
Zitrikoek, adibidez, C bitamina, A probitamina eta azido foliko asko daukate, eta horregatik gomendatzen du egunean jaten den fruta anoetariko bat zitrikoen taldekoa izatea. ETC-prentsa Berria, 2012-02-08
Arroz-landareen hostoetan p-karoteno (A probitamina) asko sintetizatzen bada ere, arrozaren endospermoak -alearen parterik handiena osatzen du- ez ditu normalean p-karotenoaren biosintesi-bidezidorraren hiru urrats egiteko behar diren geneak espresatzen (2.20A IRUDIA). ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Kantaxantinak A probitamina izaera du, hau da, bitan zatitu eta A bitamina erretinola (A bitamina) sortzen da. Bestalde antioxidatzaile oso eraginkorra da eta erradikal askeek ADNari eragindako kalteen konponketa estimulatzen du. ETC-entziklopedia Kriptoxantina, Wikipedia
Alemaniako MSZ Institutuak, ordea, gripearen A birusaren kontrako (kasuen %65en sortzailea) bide eraginkorra aurkitu duela esan du. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-02-16
Gripearen A birusaren kasuan, harizpi bakarreko zortzi zati linealetan banatuta dago genoma, eta zatien tamaina 890 eta 2.341 nukleotido bitartekoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007