Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alboko aire sarrerak, motorra hozteko dauden erradiadore erraldoiak elikatzen dituztenak, forma biribildu eta aerodinamikoa dute, atzealdera doan airea ahalik eta gutxien nahasteko. Berria - Kirola 2004-02-18
Auto horrek, F2004ak, zein konfigurazio aerodinamiko zuen, 2004koa ala 2006koa? Berria - Kirola 2006-02-01
Eta, makurtuz, ukitu egin zuen -Jaguar V-12 estilizatu aerodinamiko bat zen- eta zein zapala zen egiaztatu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 127. orr.
Bokal ahokariak, horiek entzuten baitira ongien eta horiek ateratzen baitiote gure hots ekoizpen gaitasun aerodinamikoari etekinik handiena. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 102. orr.
Kontsonante sudurkariak, beren izaera aerodinamikoagatik, erraztasun handiagoa dute ahostun izateko eta hala izaten dira hizkuntza gehienetan. aAutoek daramaten karga aerodinamiko baxuek balaztatze distantzia luzatu egiten dute, eta gidariak lan egin behar du autoa desegonkorra delako maniobra horretan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 142. orr.
Autoaren puntu egokia altuerak, karga aerodinamikoak, malgukiek, jauskerak, indargetzaileek eta beste hainbat gauzek ematen dute, eta konbinaketa egokia entrenamenduetan lortzen da. Berria - Kirola 2004-04-24
Demagun adibidean ageri den hegala kontrolpeko baldintza batzuetan aztertu nahi dugula eta hegal osoa hartzeko gai den tunelik ez dugunez tamaina erdiko eredu bat erabili behar dugula gure tunel aerodinamikoak har dezakeen handiena delako. ETC-entziklopedia Reynolds zenbakia, Wikipedia