Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abaritz iz artearen antzeko zuhaitz edo zuhaixka (Quercus coccifera).
Eskasagoa deneko lurralde zeltiarretan, badirudi abaritza edo karraska, artearen hain antzekoa den hori zerabiltela haritz-artearekin borroka egiteko orduan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 272. orr.
Bibliako itzulpenetan, haritza esateko, batzuetan, ahuntzadar edo terebinto itzultzen du, Mambreko Artadikoan bezala; eta beste batzuetan, abaritza, txaparro edo karraska, izen horiek denak baitituzte zuhaitz hain garaiak ez diren hauek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 272. orr.