Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hara Cervantesek: Bakoitza da bere adurraren egile: Fortuna ez da horren erantzule. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 73. orr.
Bide hark Coruñara eroango gintuen, ez gure erabakiz, ezpada adurraren aginduz lehenik eta behin, eta agintarien aginduz gero. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 195. orr.
Ziurrenik, hurrengoan ez du halako adur onik izango. Berria - Gaiak 2004-09-24
Hire jaka hori hain adur onekoa baldin bada, jantzi ezak horixe berori hara igotzeko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 41. orr.
Adur gaiztokoa zen hura. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 63. orr.
Norbaitek haren zurruntasuna aipatu zidan eta lagunarterako zuen adur eskasa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 135. orr.
Ontzian sartua nintzenez geroztik jazarri egiten ninduela uste nuen adur txarraren beste aieru bat ote zen lotu nintzen, zer erantzun jakin barik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 133. orr.
Eta adurra hain kontra genuelarik, gainera. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 139. orr.
Orduak eta orduak lo sakon egiteko adurra zuen eta zoria. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 94. orr.
adur ona (3); adur oneko (5); adur txarrekoa (7); hain adur (3)