Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adur1 1 iz lerdea.

Jendeari oraindik jausten zaio adurra haiei begira.  Berria - Kultura   2004-08-12

Lotan zen, adurra zeriola, eta bularrean egina nion gurutzea urrezkoa zela begitandu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 321. orr.

Adurra zerion, zakur amorratuari baino jario ugariagoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 376. orr.

Urduri, adur sikua ahoan, gaztaroko lehenengo boxeo borroka hartan bezalaxe.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 16. orr.

Adur txistu ahalik lodiena mihi gainean bildu eta, indar guztiarekin jaurti nuelarik, haizearen indarrez txistua nire aurrean apurtu eta aurpegi aurpegira jausi zitzaidan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 190. orr.

2 adur-zapi (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Kokospekoa (beste izenez: adur-zapi, lerde-zapi, pantota) janzki bat da, haurrei paparrean jartzen zaiena apairuetan zikindu ez daitezen. ETC-entziklopedia   Kokospeko (jantzia) Wikipedia

Altxatu, beste Coca Cola lata bat atera, eta sabelari igurtzika eseri da berriz ere, zango mindua luzetara jarrita: seguru adur-zapia ipini diotena! ETC-literatura, saiakera   Basa, Miren Amuriza, Elkar, 2019

Koloretako paperen azpian B edo Beñat edo BB hizkiak brodatuta dituzten pijamatxoak, toallak, txanoak, izara txikiak eta adur-zapiak agertu dira. ETC-literatura, saiakera   Euli-giro, Uxue Alberdi, Susa, 2013

Eta gauean afaltzera jaitsi ginenean, jada ez ginen zazpi, hamar baizik, eta mahaian, plateren ondoan biberoiak, adur-zapiak eta koloretako koilaratxoak agertzen hasi ziren. ETC-literatura, saiakera   Ekialdetik iritsi zen Enara, Xabier Etxaniz Rojo, Alberdania, 2008

Mojak esan zidan zer ziren: adur-zapiak, jantzi txikiak, txintxirrinak, txamarrak. ETC-literatura, saiakera   Arimen maisua, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia), Alberdania, 2009

Josu negarrez itzultzen zen egunero, andereño sadikoak bere adur-zapi kutuna gelan utzarazten ziolako, araua hura zelakoan. ETC-literatura, saiakera   Utopiaren itzalak, Asel Luzarraga, Txalaparte, 2010

"Gozatzen gabiltza; guk behar dugu adur zapia hari begira", dio irribarretsu. ETC-prentsa   Berria, 2006-08-12

Izan ere, fardel-tarta oinarria litzateke eta gero oparitxoak gehitzen dizkiot horri: peluxe bat, adur-zapia, bodya, toalla txikia, silikonazko goilarea, sonajeroa, jaboia, kolonia, txupetea, biberoia... ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-11-04

Urte bat eta sei artean dituzten umeen gurasoei eskuorri bat, adur zapi bat, askari poltsa, liburuxka bat eta CD bat emango dizkiete, "umearen inguru hurbilean euskara sustatzeko". ETC-prentsa   Berria, 2012-07-10

Halakoak orokortzera eta normalizatzera jotzen ari diren arren, polemika batzuk ere izan dira: iaz, adur zapi batzuk erretiratu behar izan zituen saltoki batek, lelo sexistek eragindako kexen ondorioz. ETC-prentsa   Berria, 2015-12-13

Zuk zeuk egin filosofiari jarraiki, haurrentzako mantak, adur zapiak eta abar egiten ditugu. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-12-12

3 adurra dariola egon

Adurra dariola egongo da jaioberriarekin, eta edozer gauza egiteko gai izango da hura babesteko eta zaintzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 268. orr.

Hots, arnasestu eta hasperenetatik irudikatzen nuen zakila gogor-gogorra zuela, bere zainak lehertzeko moduan nabarmenduko zirela, bere mutur distiratsua adurra dariola zegoela, korritzeko zorian, erremediorik gabe...  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 102. orr.

4 adurra jario (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Areago, XX. mendetik atzera joanda, garai ezberdinetako adurra darien burdinolak eta meategiak bisitatuko dituzte, XIX. mendeko Industrializazio garaikoak batzuk, Aro Modernoan errotutakoak beste zenbait, eta erromatarrek eginiko ustiapenak ahantzi gabe. ETC-prentsa   Berria, 2006-09-27

5 adurra zeriola egon

Bestalde, Hermione adurra zeriola zegoen Lockharti entzuten, eta izutu egin zen bere izena entzun zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.

Adurra zeriola zegoen bestea.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 229. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adurra dariola (7); adurra zeriola (4); adurra zerion (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus