Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ai emazte adulteriogile hori, zeure senarraren ordez arrotzak hartzen dituzuna! Elizen arteko biblia Ez 16,32
Kontuz emakume adulteriogilearekin. Elizen arteko biblia EsZ 6,20 tit
Honela jokatzen du emakume adulteriogileak: jan, ahoa garbitu eta "Ez dut ezer txarrik egin" esaten du. Elizen arteko biblia EsZ 30,20
Hiru motatako jendea gorrotatzen dut bene-benetan, biziki sumintzen nau horien jokaerak: behartsu harroa, aberats gezurtia eta burugabeko agure adulteriogilea. Elizen arteko biblia Si 25,2
Adulteriogileen seme-alabak ez dira sasoi betera iritsiko, legez kontrako harremanetatik sortuak desagertu egingo. Elizen arteko biblia Jkd 3,16
Zorrotz salatuko ditut sorginkeriazale, adulteriogile eta gezurrezko zin-egileak. Elizen arteko biblia Ml 3,5
Adulteriogileen eta hiltzaileen zigorra emango dizut eta, zeure desleialkeriagatik haserre eta amorruz, heriotzara kondenatuko. Elizen arteko biblia Ez 16,38
Zurrumurruen arabera arnegari bat zen, adulteriogile, papista, herrinahasle eta harroputza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 133. orr.
Adulteriogileak, musulmanak izan arren, hiltzea ondo dago. Berria - Mundua 2006-01-14
Baina gizon zintzoek epaitu egingo dituzte, adulteriogile eta hiltzaileei dagokien zigorra emanez. Elizen arteko biblia Ez 23,45