Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adulterio 1 iz ezkontidea ez den beste pertsona batekin izandako sexu harremana.

Balore-nahasketa, esker ona baztertzea, arimen kutsadura, sexu-perbertsioak, ezkon-desordenak, adulterioa eta lizunkeriak.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,26

Lapurreta, hilketa, adulterioa eta lizunkeria lege zibilen bitartez ezagutzen dira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 109. orr.

Lege zibila da, ez naturala, zeri deitu behar zaion lapurreta, zeri hilketa, zeri adulterioa eta zeri irain esaten duena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 128. orr.

Adulterioa, Eugeni, gure bizitzarekin ordaindu beharreko krimentzat hartzen dena, naturari ordaindu beharreko zerga besterik ez da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 115. orr.

Madarikazioa eta gezurra, hilketa, lapurreta eta adulterioa ugari, odola odolaren gain.  Elizen arteko biblia   Os 4,2

Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu.  Elizen arteko biblia   Mt 19,18

Emaztea utzi eta beste batekin ezkontzen denak adulterio egiten du; eta senarrak utzitako emakume batekin ezkontzen denak adulterio egiten du.  Elizen arteko biblia   Lk 16,18

Adulterioak ondoriorik ez badu, eta senarrak ezer ez badaki, ez da legelaririk kasu horretan krimena egon dela froga dezakeenik; adulterioa, orduan, senarrari batere axola ez dion gertaera izango da, ez baitu horren berririk.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.

Imita itzazue Greziako errepublikarrak; haien legegileek ez zuten adulterioa krimentzat hartzen zuen legerik sekula egin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 248. orr.

Amodio lizunak, jelosiak, adulterioak eta adarrak agertzen dira nonahi.  Berria - Kultura   2004-06-01

Orduan, lege-maisu eta fariseuek emakume bat, adulterioan harrapatua, ekarri zioten.  Elizen arteko biblia   Jn 8,3

Bere emaztea uzten duenak -legearen kontra elkartuak ez badira behintzat- adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.  Elizen arteko biblia   Mt 5,32

Zergatik deritzozu zuk adulterioari egintza gaiztoa, legeak debekatzen duelako, agian?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 105. orr.

Naturak zeinu nabarmenez markatu duelako emakumeen infideltasuna, emaztearen adulteriozko haurrak senarrarenak izatera eta senarraren kargura pasatzeaz gainera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Badira, hala ere, frogatzen errazak diren adulterio mota batzuk, emakumearentzat gogaikarriagoak direnak, baina ez horregatik kriminalagoak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 118. orr.

Hau da adulterio-susmoaren legea, senarraren eskumende egonik, emaztea desleial izan eta desohoratzen denerako.  Elizen arteko biblia   Zen 5,29

Adulterio-kondenaren ondoren emaztea berriro etxean hartzen zuen senarra, zigortu egiten zuten emaztearen gehiegikerien sopikun gisa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.

Begiak adulterio-irrikaz dituztela, ez dira bekatuz inoiz asetzen.  Elizen arteko biblia   2 P 2,14

Ez da, halaber, adulterio-haurrik herrialde horietan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.

3 irud/hed

Hau deitzen zuen "adulterio kulturala".  Herria   2004-10-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus