Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aduanaburu iz aduanako burua.
Aduanaburu egiten zuena berlinaraino hurbildu, eskua lokira eraman, eta guardia-jarreran zurrundu zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.
Duvoisin kapitainarentzako diosalak itzuli zizkion Willemek aduanaburuari, eta, Arrueren gutuna harturik, eskuz esku eta inolako okerrik gabe emango ziola agindu zion. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.
Duvoisin horrek Willemen biboteen berri eman dio aduanaburuari duda izpirik gabe, eta horrexegatik ezagutu du. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.