Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aduana 1 iz administrazioaren saila, atzerritiko salgaiei ezartzen zaien zergaz arduratzen dena.

Aduana pasa eta gero.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Aduanak irekita egon beharko zuen egun eta gau osoan, baina itxirik aurkitu dugu.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 160. orr.

Gero proiektua aldatu zen eta, Aduana egitean Arnegiko lurretan, Zubihaundi-ko nagusiak berriz eskuratu zuen bere lehenagoko etxea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 23. orr.

Aduanen xedea, berriz, esportazio-inportazioen gainean halako eskubide bat izatea da, Estatuaren mesedetan halaber.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Dena jasan zuen gure protagonistak, adoretsu eta egonarriz jasan ere, eta, azkenean, lana aurkitu zuen aduanan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.

Hainbatek salatu zuten Txitxikovek arima hilak erosten zituela, eta beste hainbatek, berriz, aduanan jardun zuen denboran kontrabandoan aritu zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 517. orr.

Jakinarazi zien Estatuaren zerbitzuan jardun zuela eta lehenago aduanetan lan egin zuela, besterik ez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 285. orr.

Aduanako bulegoen aintzinean.  Herria   2003-07-24

Aduanako zigilua zeraman gutun bat hartu zuen gainerako paperen artetik, eta begiratu arduratsua eman zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 167. orr.

Berrogoi ta hamar karabinero horiek, beren sendi edo familiekin, eta gero aduanako enplegatuak, poliziak eta beren emazteak, biltzen dira hiru ehun arrotz hurbil.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.

Aduanako langileen lanpostuak kolokan daudela-eta manifestazioak egiten ari dira inguruan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

Aduanako guardak, ura goitituz bezala, loturik egon ziren luzaz ondo hortan zutik zeuden burdin batzueri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.

Ikusten zuen zeinen huskeria dotoreak eskuratzen zituzten aduanako funtzionarioek atzerritik eta nolako portzelanak eta batistak bidaltzen zizkieten amabitxiei, izebei eta arrebei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.

Aduanako ikuskatzaile eta funtzionarioez aritzen baziren, bera noizbait ikuskatzaile eta funtzionarioa izan balitz bezala jarduten zuen haien gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Herri txikia zen eta euskalduna osorik, jakina, guardia zibilak eta aduanakoak izan ezik.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 95. orr.

Iritsi zen halako batean alde bateko eta besteko aduanetako poliziei pasaportea erakusteko momentua Biharamun goizean Napumoceno jaunak presaka egin zituen salgaien aduanetako tramiteak, betiere euripean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 294. orr.

Ia egun osoa behar izan zuten berez goiz partean aise egiten zen Pausuko aduanarainoko bidean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.

Ezin izan zuen, alabaina, heldu eta berehala horrelakorik egin, konpondu beharreko hainbat arazo aurkitu baitzituen erabakitzeke, batez ere Aduanarekikoak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ia ahaztuta neukan zelako hotza egiten zuen aduana-eraikinetik kanpo, hainbeste ordu eman ondoren barruan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 162. orr.

Astelehenean, aduana zerbitzuetan diharduen gabarrazain batek, Sena ibaian behera hutsik zihoan txalupa bat ikusi zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 167. orr.

Silvio legelaria zen, baina filosofia-tratatu bat idazten ari zen tipula-paperezko orri ñimiñotan eta garraio- eta aduana-enpresa batean enplegaturik zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

Palermoko higiene-zerbitzukoak eta aduana-bulegokoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.

Izan ere senarrak, adiskide aduana-enplegatu batekin egotetik itzuleran, neska aurkitu zuen bere ohean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 165. orr.

Enpresa multinazionalek aduana-hesi berriez babesturik egongo ziren merkatuen jabegoa gordetzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Frantzian, probintzien arteko aduana-batasunak lurralde osoaren hiru bosten hartu zituen, eta ez zen 1664 arte egin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Aduana-kontua berehalaxe bukatu da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 299. orr.

Trenaren bidean zutik utzi zituzten geltokiak gerrate karlistetako eraikuntzak dirudite, aduana itxura dute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 163. orr.

3 aduana agente (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Misioa osatzen dutenean, EBko 1.900 polizia, epaile, aduana agente eta administrari arituko dira lanean Kosovon, bertako 1.110 jarduleez gain. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-23

Izan ere, konpainien monopolioa hautsita, erregeak aduana-agenteen bidez kontrolatu nahi zituen baimendutako portuen merkataritza-mugimenduak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876, Gotzon Iparragirre, UEU, 2008

Calypso hustera zihoazela jakin zuenean, aduana-agenteak amari erregutu zion pianoa ez zezatela enkantean sartu, berak erosi nahi baitzuen. ETC-literatura, saiakera   Gasolindegian, Yurre Ugarte, Alberdania, 2010

Poemak errezitatzen zituen pianojolea, emakumezkoa, Turismo Bulegorako esloganak idazten zituen jostuna, gizonezkoa, Sevillako Udalaren Nobela Sarian finalista izandako aduana agente bat, ez gizonezkoa ez emakumezkoa... ETC-literatura, saiakera   Franco hil zuten egunak, Koldo Izagirre, Susa, 2016

Guraso abertzale eta euskaltzaleengandik musika, dantza eta, oro har, euskal kultura jaso zuen. Aita, Pontxio, aduana agentea, Gurutze Santuaren Plazako Gure Borda etxekoa. ETC-entziklopedia   Polentzi Gezala, Wikipedia

4 aduana etxe

Azkenean aduana-etxera joatea proposatu du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.

5 aduana zerga

Oso bestela, uste zuen aduana zergak kobratzea maskaratutako estortsioa baino ez zela, hau da, Estatuak gutako bakoitzaren poltsikoan sartzen zuela eskua, ordainetan onurazko ezer eman gabe.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 88. orr.

6 aduanako deklarazio (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ondasun bat inportatzen duelarik, aduanako eskubideak ordaindu eta aduanako deklarazioa egin behar dutenei. ETC-literatura, saiakera   Munduko zuzenbideen testu-bilduma, Gregorio Monreal (Argitaratzailea) (Haritz Monreal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

7 aduanako tarifa (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Dumpinga debekatua daukate Merkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordio Nagusiak eta Erromako Tratatuak. ETC-prentsa   Argia, 2004-05-30

GATT: Merkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordio Nagusia GCC: Golkoko Lankidetzarako Kontseilua ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonomia Globala. Gizarte globalerako oinarri berriak, Mikel Zurbano (arg.), UEU, 2010

Dumpinga debekatua daukate Merkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordio Nagusiak eta Erromako Tratatuak. Hala ere, zenbait herrialdek konkurrentzia desleialeko praktika horiek egiten jarraitzen dute eta, eten ezean, lur jota utz ditzakete herrialde bateko giltzarriak diren sektore ekonomiko edo industriala. ETC-entziklopedia   Dumping, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aduana akordioa (4); aduana etxean (5); aduanako funtzionarioek (3); aduanan lan (3); ankarako aduana (5); ankarako aduana akordioa (4); eta aduana (6); zuen aduana (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus