Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adsorbitu, adsorbi(tu), adsorbitzen du (ETCn 80 agerraldi; orobat absorbatu ETCn 271 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian absorbatu agertzen da) ad isurkari edo solido batek bere azalean lurrunak, gasak, likidoak edo solido disolbatuak jaso. ik absorbatu.
Gainazaleko efektua da adsortzioa, xurgatzea ez bezala, substantzia bat beste batean sartu eta zabaltzea baita xurgatzea; belakiak xurgatu egiten du ura; bainugelako horma-paperak, berriz, adsorbitu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.