Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autoaren aurreko kristalean haritzen hosto eta abarrak ageri dira islatuak eta txoferraren figura estaltzen dute. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 83. orr.
Edo baserri bat gutxienez, leinuaren etorkiaren bermatzaile [...] edo arbola genealogikoa bestela, zuhaitz urtetsu eta sendo baten antzera abarrak ugari eta sustraiak luze izango dituena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 132. orr.
Hegoaldera buruz dituen abarrak perde pollit batez apaindurik badaude oraino, iparraldeari buruzkoak herdoildurik bezala daude, eihar bidean. Herria 2005-05-05
Minutu batzuez, Lucyri begira nagokio, nola ari den soropilean zehar lasterka, txakurrari abarrak jaurti eta ekarrarazten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.
Leihoen inguruko eta teilatu-hegalaren azpiko erlaitzek abarrak eta loreak zeuzkaten zizelaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.
Larrazken bukaeran abarrari lotu hostoaren antzera ikara zen suprefeta, bonba zuzendua zitzaiola konturatu zenean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 62. orr.
Nire mahastia hondamendi bihurtzen dute, nire pikuondoa ezpal; dena karraskatzen eta zuritzen, abarrak larrutuz. Elizen arteko biblia Jl 1,7
Aitzurka jarraitu zuten, mahastia jorratzen, hostoak bekandatzen eta mihimen multzoak gerrian zintzilik, abarrak alanbreari estekatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.
Aldameneko suan zirti-zarta isilean ari dira sasiak eta abarrak, eta soinuzko txinpartak ateratzen hasi dira gaueko kilker biribilak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 107. orr.
Egurra, papera eta abarrak aurkitu ditut bertan; horietxekin piztu dut sua. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 85. orr.
James George Frazerren Urrezko abarra eta Montesquieuren Legeen espirituaz. Berria - Kultura 2004-03-25
Aitak, ardiak laxatu zituen eta lohian txapatxapa ihalozka pasatu ziren, muturrak lurrera, ilatxetan iratze zein ote abarrak perlatzen zirela, kakaila pikorren artetik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.
Dinamita abarrak hartu zituen, eta kuxeluz kuxelu bazterrak azterturik, zuloaren tapakia hertsi zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 52. orr.
Debozioarena diot, San Joan goizean, ateko eta leihoetako alde batean hantxe iltzatzen zelako zarba bat, beste aldean lizar abarra genuela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.
Apezak kutxa benedikatu zuen erramu abarraz eta bereterrak intsentsua barreiarazi zuen elizaren barnean, aire tepoa usainduz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 63. orr.
Herrialde askotan, gaizkileak zigortzeko ere urki-abarrak zituzten eskura. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.
Beleek ihes egin zuten kantari eta elurra erori zen urki abarretatik, erauntsian bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 181. orr.
Sahatsarekin eta basa-lizarrarekin batera, jainkoentzako zeremonietan estimatuak izaten ziren adar-abarrok. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.
Eta hola etxe, borda, pentze eta abar. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.
Irudi batean giza gorputzaren forma ezagutu ahal izateko, esate baterako, ez da aski izango aurpegi bat, lepoa, enborra, besoak eta abar ezagutzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.
Egitura politikoa, administrazioa, hezkuntza sistema, baita ere bideak, portuak eta abar garatuko dituzte. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 178. orr.
Egun hortan plazan, dohainik zernahi joko: pilota, dantza eder, eta abar ikusiko ditugu, hamarretako meza ospetsuaren ondotik. Herria 2001-07-26
Gramatika bat sortzeko, intuizioa, asmaketa, edonolako aztarna metodologikoak, aurreko esperientziak, eta abar, erabil ditzakegu. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 81. orr.
Zentzu zabalagoan, koadratzeak, irudikatua balioetsiz edo gutxietsiz, arreta lehen planoan erakutsiari jarraraziz, eta abar, irudikatzen denari buruzko iritzi bat islatzea eragiten duen guztiari ere badagokiola, orobat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.
Pribazitatea, kontsumitzaileen babesa, jabego intelektuala, egin daitezkeen kontratuak, eta abar, horiek guztiek nolabaiteko araudia behar dute etorkizunean, batez ere sareko merkataritza indartu egiten baldin bada. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 158. orr.
Eguna ere zatitzen dugu beste unitate batzuetan, eta hauek beste txikiago batzuetan, eta abar, nahi duguneraino joanez. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.
Zein zutabetan egon, haren arabera adierazten zen zenbat unitatez -hamarrekoz, ehunekoz, eta abar- osatuta zegoen zenbakia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.
Batzuk, egoera orokorraz, gizartearen bilakabideaz, politika aldatu beharraz, eta abar. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.
Bigarrenik, gainera, zehazki hitz eginez, a priori emandako ezein adigai ezin da definitu, adibidez, substantzia, kausa, eskubidea, zuzentasuna, eta abar. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.
Chomskyren ikuspegitik, bide asko erabil daitezke gramatikara iristeko, hala nola "intuizioa, asmaketa, edonolako aztarna metodologikoak, aurreko esperientziak eta abar". Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.
Aitak zuen enpresak, Amsterdameko ubide inguruetako etxe askok bezala, ubideetara ematen zuen etxeaz gainera -han zeuden bulegoak eta abar-, bazuen atze aldera ematen zuen etxe bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 7. orr.
Azken finean, irudiaren osagai jakin bakoitzari dagokionez, kognizioaren modu oso orokorrek nola jokatzen duten esplikatzean datza psikologia kognitiboa (inferentzia, arazoen ebazpena, eta abar). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.
Atzerriko hedatze bide zuzenek lankidetza modu berriei lekua utzi diete, eta ondorioz, bazkide eta hitzarmen formulen aukeraketa enpresaren nazioarteko estrategian ardatz bilakatu da (frankiziak eta lizentziak, azpikontratazioak, joint-venture direlakoak, eta abar). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.
Horren beldur nintzen, nonbait, zeren ezagun batzuk aitari esaten zioten alabak berarekin lan egin zezakeela eta abar. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 76. orr.
Baina noiz, nola, eta abar, benetan ez zekiat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 74. orr.
Fidatu egin zen jendearen esanez, Ramires sendoa da, Ramires indartsua da, Ramiresek baditu kapitala eta kreditua, eta abar. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 20. orr.
Esan, kontatu eta abar egiten baduzu, abenturarik gabe geldi zaitezke. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 102. orr.
Garai batean izan zen hazkunde ekonomiko jarrai eta egonkorrari esker murriztu zirela desberdintasunak, eta abar, eta abar. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 278. orr.
Produktibitatearen inguruan erretorika ofizialak dioena ezaguna da oso: "areagotu egin behar dela", era berean, lehiakortasuna areagotzeko "ezinbestekoa" dela, eta abar, eta abar. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.
"Hara, Perrette Liard deritzan emakume gazte batekin bizi naiz; hogei urte zituenean, estolda-zulo batera erori zen, eta abar eta abar; orduan, ikertzen hastea erabaki nuen, zeren eta bikiak...". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 34. orr.
Buruz esango nizkizuke bederatzi musak eta Zeusen zazpi maitaleak; Herkulesen emazteak, eta abar eta abar, buruz denak. egundoko putakeria egina ziotela, diru mordoa galdua zuela harrezkero, ezin zitzaiola hari horrelakorik egin, eta abar, eta abar, eta abar. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 264. orr.
Txukundadearena konpontzeko beste saio guztiek, txandak antolatzea eta abar, porrot egiten zuten. «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.
Behatz txikia eta behatz lodia daude multzo batean, eta besteak (hatz erakuslea eta abarrak) beste batean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.
Marketina ez al da ba izango, pertsuasioaren eta informazioaren distortsioaren bidez (labelak, zertifikatuak, cause marketing kanpainak, eta abarrek sorturikoak), kontsumitzaileari indarra kentzeko beste estrategia bat? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 179. orr.
Zer nahi dute komite horretako kazetari, kritiko, profesore eta abarrek? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.
Eleberriari atxiki diezaiokeguna, artearen edozein azpikontzepturi ere atxiki diezaiokegu: tragediari, komediari, operari, eta abarri. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 236. orr.
Pobreziari, goseari, ingurumenaren degradazioari eta abarri amaiera ematea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.
Lehen adieran materia jariakorraren izaeraz (Natur) hitz egiten da, suaz, eta abarrez, eta hitza adiective soilik erabiltzen da; aitzitik, izadiko (Natur) gauzez hitz egiten denean, orduan osoki egonkor bat dugu gogoan. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.
Hamarka paper-zorro, oharrez, txostenez, kalkuluz eta abarrez beteak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 414. orr.
Gene berak edukiagatik hain egitura desberdin bilakatzen baitira nola nerbio, hezur, gihar, heste eta abarren zelulak. Bada jakintza bat, hastapen-hastapenetan dagoena, ordea, eta itxuraz oraindik aski lausoa dena, koloreen, forma batzuen eta abarren jarduerari buruzkoa, psikologia esperimentalak, soilak nahiz aplikatuak, aspaldi samarretik landu duena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.
Ez dakit zenbat mezulari eta mezuren (fisikazko, biologiazko, psikologiazko eta abarren) bitartez. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 78. orr.
Informazioa prozesatzen eta banatzen dutenen bizi-modua aldatu dute (idazle, dokumentalista, liburuzain, irakasle, diseinatzaile, zuzendari eta abarrena, alegia). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 164. orr.
Hanburgeseria bateko Romeo talde bati Hawthorne, Whitman, Poe eta abarrenganako errespetua zer den irakastea ez da batere erraza! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 100. orr.
Bohr eta abarrena "interpretazio ortodoxoa" da teoria kuantikoan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.
Zelula-desberdintzea ikertu nahi bazen, zelula desberdinduz osaturiko organismoak hartu behar ziren aztergai, beren gihar, nerbio, larru, giltzurrun eta abarrekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 74. orr.
Bultzatzaileak filosofia alemaniarraren periferian dauden pentsalariak ditugu, hots, orientabide kantiar, fenomenologiko, existentzial eta abarretik kanpo daudenak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.
Han Tigris ibia hartu eta Ubulla aldera, gero Omán, Sind, Txina eta abarrera belauntzitan joateko.Han Tigris ibia hartu eta Ubulla aldera, gero Omán, Sind, Txina eta abarrera belauntzitan joateko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.
Beharbada 17 urte idor hauetan dena ahaztu edo erdi-ezabatu zaidalako, Valcornejara eta abarretara joan aurrekoak baino kilikagarriago atxeman ditut. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.
Hala, hainbat organismo, zelula eta abarretara egokitzeko gai diren birus aldaerak sortzen dira. Berria - Gaiak 2004-02-06
Baina he is very drunk "oso edanda dago" eta he seems drunk "edanda dirudi" bezalako perpausek erakusten dutenez, bada adjektiboa den drunk hitza ere, (72) zerrendan agertu beharrekoa, old "zahar", interesting "interesgarri" eta abarrekin batera (ikus 7.3.), eta adjektibo hau ere endrink elkarketatik sortzen da. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 114. orr.
Gero eta nabarmenago dira, bestalde, elektronika, informatika, ingeniaritza eta abarrekiko zubi beharrak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.
Agudo jotzen zuen ganbarako eskailera buruan esekita gordetzen zuen San Joan egunean elizara emandako sorta bedeinkatu hartara, lorez, barazki-landarez eta abarrekikoz osatutako hartatik eskukadatxo bat apartatzera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 468. orr.
Mapa nagusiak, arte lanak, zoologia, botanika eta abarretako marrazki eta argazkiak". Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.
Arlo desberdinetako (kirol, festa, feria, ibilaldi, omenaldi eta abarreko) diru publikoak monopolizaturik dauzkatela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.
Eszitazio sexuala hainbat estimulurengatik gerta daiteke, eta estimulu horiek izan daitezke ukimen, ikusmen, irudimen, usaimen eta abarrekoak, eta zenbait aldaketa eragiten dituzte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.
Funtsean, klon bat da, hots, bilduma bat, hainbat motatako zelulena: gihar, nerbio, guruin eta abarretakoak; guztiak ere abiaburuko zelula batek berak -arrautza ernalduak- sortuak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.
Berezitasunek, anizkotasunak, enpresen beharretarako egokitzapenak, eta abarrekoek, leku txikia izan beharko lukete, eta betiere, ikasketen amaierako gaietan eta gaien alde praktikoan bakarrik irakatsi beharko lirateke. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 179. orr.
Allah, iz Mahomatarren Izaki Gorena, kristauen, juduen eta abarrenarekin nahastu behar ez dena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 28. orr.
Harremanak izan zituen Marie d'Agoult kondesarekin, Carolina Sayn Wittgenstein-ekin, Lola Montes dantzariarekin, [...], Olga Meyendroff baronesarekin, Lilla ez-dakit-zer-gehiago antzerki aktoresarekin eta abar eta abarrekin: ezin konta ahala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 325. orr.
Uraren festa den Yosemite parkean sartu garenean, ibaiak, ur jauziak, aintzirak eta abarren abarra ikustean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.
Bai, gaur egungo aingeruek masturbazioa, sarketa, kitzikatzea eta abar garbi horiek oro txit ongi ikasiak dauzkate. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.
Exekutibo eta kudeatzaile egin dira, eta enpresa, aseguru, banku, poltsa, higiezin, aholkularitza eta abar zikin horietan erori dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.
Gerora dendak, gasolindegiak, atsoen poltsak, kutxazainak eta abar luzea etorri ziren. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 166. orr.
abar aipatu (5); abar aipatzen (4); abar bat (3); abar batzuk (4); abar biltzen (4); abar ere (7); abar eta (43); abar eta abar (35); abar ez (4); abar luze (8); abar luze bat (7); abar luzea (8); abar sortu (3)
arazoak eta abar (3); bat eta abar (7); bereziak eta abar (5); buruz eta abar (4); da eta abar (5); egiten eta abar (3); elkarrizketa eta abar (3); eta abar (1583); eta abar aipatu (5); eta abar aipatzen (4); eta abar biltzen (4); eta abar ere (7); eta abar eta (39); eta abar ez (4); eta abar luze (8); eta abar luzea (6); eta abar sortu (3); izana eta abar (3); jokoak eta abar (4); lanak eta abar (7); n eta abar (3); zen eta abar (3)