Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kirola egitean, adrenalina bota ondoren, konpensatzeko, endorfinak isurtzen ditugu, halako lasaitasun-sentsazio bat ematen dutenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 68. orr.
Konpetentziak ematen duen adrenalina, egun batzuetako izartxo izatearena. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 39. orr.
Bakardadearen zamak estali zuen adrenalina eta, orduan bai, negar egin nuen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 74. orr.
Taupadaren bat, adrenalina, urduritasuna, galtzerdiak bailiran korapilatutako begirada kordelak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.
Jauzi izugarria egin zidan bihotzak, adrenalinak aortaren eta arteria koronarioen artean zirkuitu-labur bat eragin izan balit bezala. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.
Adrenalina zainetan barrena erretzen sentitzen zuen Del Vallek. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.
Lo egotetik adrenalina gaindosia izatera igaro nintzen, bat-batean, operazioaren berri irratian entzun nuenean; salto batean altxatu nintzen ohetik, ia goiko paretan itsatsita geratzeraino. Berria - Harian 2005-11-20
Adrenalina betekada hartzen duzu. Berria - Kirola 2004-07-10
Ez zenuke enkargua bete nahi, behin enkargua beteta, jarraipenak ematen dizun adrenalina zartada eta beste baten bizitzaren jagolea izatearen nagusikeria amaitu egingo liratekeelako. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 70. orr.
Adrenalina beherakadak nekea ekarri dio eta nekeak logura goxoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 28. orr.
Lo aski asaldatua egin banuen ere, begiak zabaldu orduko salto batez jaiki nintzen, zainetan barrena zebilkidan adrenalina uholdeak bultzatuta. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 91. orr.