Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adreilugintza iz adreiluak egitea.
Lan astunetara behartu zituzten, buztingintzan eta adreilugintzan bezala, berdin soroko lan guztietan ere. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 146. orr.
Patek bazuen amorante bat, adreilugintzako behargina bera, bere lanaz asperturik zegoena eta Antzezoihal Berdean aritzeko nahikundea zuena. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 119. orr.
Gero, hango jendea irtenarazi eta zerraz, burdinazko pikotxaz eta burdinazko aizkoraz lan egitera behartu zuen, eta adreilugintzara eraman. Elizen arteko biblia 2 Sm 12,31
Orduan, Egiptoko erregea kontra jarri zitzaion eta, azpikeriaz, adreilugintza astunera behartu zuen, makurtarazi eta esklabo bihurtu. Elizen arteko biblia Jdt 5,11