Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harriaren ordez adreilua erabili zuten eta kare-orearen ordez bikea. Elizen arteko biblia Has 11,3
Adreilu eta hormigoiez egindako arkitektura baten elementu osagarriak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.
XIX. mende amaierako adreilu eta burdinazko pabilioi osasunaren kaltekoak. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.
Eraikuntzak adreilua, harria eta egurra konbinatzen ditu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.
Bizirik gorde dut memorian adreilu haren latza neure azalaren kontra. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 72. orr.
Zenbait hiritan sarri ikusten dira eraikuntza publikoak bezala etxe partikularrak ere, eta baita jauregiak ere, adreiluz egindako hormak dituztenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.
Teilatua zeukaten, baina gainontzean alde guztietatik zabalik zeuden, eta, esan zidatenez, hasiera batean adreiluak lehortzeko erabiltzen ziren. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.
Etxe hondakinen artean berriro erabiltzeko moduan geldituriko adreiluak bildu eta garbitzea zen haren eguneroko egitekoa. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 16. orr.
Gazterik hasi zen bere obra literarioa idazten, urratsez urrats, adreiluz adreilu eraikitzen den etxea balitz bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.
Hezurrek aurpegia zulatzen zioten lekuetan, azalak, tenkaturik, adreiluaren gorritasuna zeukan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.
Ibaiaren bi ertzen gainean egindako adreiluzko eraikuntza handia. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 372. orr.
Fabrika zahar baten adreiluzko horman, hiru metro luzeko letretan idatzita, Jesus hitza ageri zen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.
Airea garbia da, eta begiak paisaia aldakor ugari miretsi ditzake: basoa inguruan eta haraneko baserrietako adreiluzko teilatu gorriak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.
Erdian harri eta adreiluzko tximinia gaitza, kanoia dena txirtxilatua, itxura bitxikoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.
Fakultateko ateak aurki itxiko dituzte; ez dabil inor adreiluzko korridore hotzetatik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.
Adreiluzko bi espaloi ikaragarri garairen artean sakon zihoan kalezulo xaxtar batean sartu ginen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.
Arkaleren etxea oso handia zen, harrizkoa lehen solairuraino eta gainerakoan adreiluzkoa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.
Zorua gorri, adreiluzkoa agian, higatua, dexente hondatua. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.
Txabola horietako asko adreiluzkoak dira, eta elektrizitatea eta edateko ura dute. Berria - Gaiak 2004-06-06
Garbi dago harlanduak, edo harri gogorrak, edo harlangaitzak, edo adreilu erreak nahiz gordinak dauden lekuetan ere, daudenak erabili beharko direla leku bakoitzean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.
Trenbide-zainen adreilu gorrizko txabola. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.
Leherketak arrakala handia eragin zuen eraikinaren aurreko aldean, eta eroritako adreiluek azpian hartu zuten ondoan aparkaturik zegoen auto bat. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Errekako edo itsasoko harea erabiliz gero, horri erretako adreilu birrindu eta bahetua nahasten bazaio hirutik bateko proportzioan, morteroaren kalitatea askoz ere hobea izango da erabiltzeko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.
Harresia erretako adreiluekin egiteko aukera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.
Besoan zeramatzaten xingolek "Kontseilu Judu" elkarteko kide gisa nabarmendurikoek ziotenez, borondatez edo behartuta, denak eramango gintuzten lehentxeago ala geroxeago adreilu-fabrikatik Alemaniara. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 67. orr.
Gizon txikitxo bat zen, adreilu koloreko masail eroriak eta begi irtenak zituena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.
Orduan bata erdizka ireki zitzaion eta Turkiako sedazko galtza adreilu kolorekoak ikusi nizkion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.
Ez zaizue lastorik emango, baina adreilu-kopuru bera egin beharko duzue. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.
Gainean, erretako adreilu-puskekin egindako nukleoa zabalduko da, karea nahastuz hirutik bateko proportzioan, zoladuraren lodiera gutxienez sei hatzekoa izan arte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.
Gero teila horiek kare-urez zurituko dira, adreilu-hautsezko zarpeatua ez dezaten bota. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.
Egingo nuke neska hori zure besoetara eroriko dela adreilu-tona bat bailitzan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 159. orr.
Kaleargi bakarraren argi ahulak zirkulu herdoilduaren erdian jotzen zuen, behin etxe izandako adreilu mordo, egur hautsi eta hautsaren gainean, hiri zikineko jende apala eta ezezaguna eta ezin ahaztuzkoa bizi eta maitatu eta hil, eta, beti, galtzaile izan zen leku hartan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 129. orr.
Txato adreilu-kamioikada bat deskargatzen ari zela, bera bakarrik. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 14. orr.
Ekonomia ez dagoela "adreiluen menpe" ziurtatu du Jaurlaritzak. Berria - Ekonomia 2006-03-09
Berandu bazen ere, ikatz-adreiluak eta arroza ekarrarazi zituen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.
Proteina horiek guztiak aminoazidotan apurtzen dira, aminoazidoak baitira proteinak eraikitzeko adreiluak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.
Dartaiet sartu zen hankak berotzeko adreilu erregogor batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.
Beheko zatia harlanduz egina dago, eta goikoa adreilu hutsez. ETC-prentsa Berria, 2007-06-16
Etxeak adreilu hutsean eta biolinak margotuta? Ene!. ETC-prentsa Berria, 2018-12-23
Ondo betetzen da hori, zeren azta-erdiko hormak baitira, luzekako adreilu hutsezko pareta batez osatuak. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Konpresioarekiko erresistentzia: adreilu trinkoek edo zulatuek behintzat 98,1 N/cm2 jasan beharko dute, eta adreilu hutsek, behintzat, 49 N/cm2. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009
Teilatua, orain ganbara bihurtutako aletegiaren gainekoa, kendua, eta haren ordez terraza bat adreilu hutsezko petril batekin. ETC-literatura, saiakera Giltzurrun harriak, Milena Angus (Fernando Rey), Denonartean, 2010
Hobian piezak geruzatan antolatzen ziren: behean adreilu trinkoak eta baldosak, haien gainean adreilu hutsak, gain-gainean teilak. ETC-literatura, saiakera Errekuperatzaileak, Pablo Sastre, Elkar, 2015
Ktesifon arkua, adreilu hutsezko munduko ganga handiena (Sasandar Inperioa, III-VI. mendeak) ETC-entziklopedia Arku (arkitektura) Wikipedia
Adreilu trinkozko putzuzulo batean hormarteratu genuen, hondoan eta alboetan 1.000 watteko lau erresistentzia zeuzkala, elektrika-harietara kontagailua baino goraxeagotik konektatuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.
Platerek eta alanbike lepoko bonbilek adreilu zulatuen mila argi puntuak islatzen zituzten ipurtargien antzera, natura hil izugarri hartan zehar. ETC-literatura, saiakera Esperantza, Andre Malraux (Karlos Zabala), Elkar-Alberdania, 2008
Eraikuntzan, adreilu zulatu esaten zaio azalera handien duen aldean zuloak dituen adreiluari eta aldi berean zuloen bolumena adreiluaren bolumenaren % 25 eta % 45 bitartekoa denean. ETC-entziklopedia Adreilu zulatu, Wikipedia
Bistako adreilua eraikinaren kanpoaldean edo barrualdean estali gabe jartzeko egindako adreilu mota da. [...] Bistako adreiluen ezaugarri nagusia, hiru aurpegi bereziki leunak eta bukatuak izatea da; izan ere, behin adreilua jarrita, aurpegi horietako bat gutxienez ikusgai izango da. ETC-entziklopedia Bistako adreilu, Wikipedia
Etxebizitza-bloke bat izango zela espero zuen, ospitale baten antzekoa, ez dorreska hau, jauzi-iturri eta guzti, eta dena bistako adreiluz eginiko zutabe biribilekin (kebab-etako erregailuak iruditzen zaizkio). ETC-literatura, saiakera Hobe kontatzen ez badidazu, Askoren artean (Gerardo Markuleta), Pasazaite, 2014
Jatorrizko pareta horiek birgaitu egin dituzte, eta barrualde osoa eraiki, Bastidak berak erabilitako materialekin, hots, bistako adreilu eta hormigoi armatuarekin. ETC-prentsa Berria, 2010-04-20
Bastidak erabilitako material berberekin, bistako adreiluarekin eta hormigoi altzairudunarekin, elkarri lotuta dauden bi eraikin diseinatu ditu Starckek. ETC-prentsa Berria, 2010-05-19
Herrimin, malenkonia eta emozioak jota ibiltzen naiz kalez kale: alabaina, Iruñean frankismoa erretinan kolatua dugu Victor Eusaren bistako adreilua dela medio. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2017-04-28
adreilu bat (10); adreilu batekin (3); adreilu eta (8); adreilu fabrikako (4); adreilu fabrikan (11); adreilu gorriko (4); adreilu gorriz (5); adreilu gorrizko (6); adreilu horizko (3); adreilu kopuru (3); adreilu kopuru bera (3); adreilu kopurua (4); adreiluak egiteko (5); adreiluak eta (6); adreiluz eta (3); adreiluzko eraikuntza (3); adreiluzko etxe (7); adreiluzko etxeak (3); adreiluzko horma (9); adreiluzko korridore (3); beste adreilu (3); edo adreilu (3); erretako adreilu (3); eta adreilu (16); eta adreiluak (7); eta adreiluz (4); eta adreiluzko (7); zuen adreilu (4)