Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Globalizazioaren analisiak oso argi esplikatzen ditu garraioen kostuaren beheranzko joera eta trukeen liberalizazioa; ikusmolde tradizionalen arabera, aldiz, ez zirudien joera horiek batere adosten zirenik nazioarteko zuzeneko inbertsioen garapenarekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.
Halako batean, garbi-garbi aldatu da eskualde horiek nazioarteko zuzeneko inbertsioen fluxuen osotasunean duten partea, eta munduko fluxuen %37 izatera iritsi da 1997an; kopuru hori hobeto adosten da munduko ekoizpenean ekonomia horiek duten pisuarekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.
Mundua ideia batetik sortua balitz bezala errepresentatu behar da, arrazoimenaren erabilera honekin adostu behar badu, h[au] d[da], erabilera moralarekin, hau gabe arrazoimena izateko duintasunik ez genukeela pentsatuko baikenuke, eta beraz, osorik ongi gorenaren ideian funtsatzen den erabilerarekin adostu behar du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 274. orr.
Arkitrabeen altuera kolomaren altuerarekin adostuz erabaki behar da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.
Errealismoaren arazoa: jarrera hauek, puntu bateraino bederen, elkarrekin ezin adostuzkoak dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.
Egia esateko, bi definizio horiek ez dira erabat ezin adostuzkoak: [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.
Merkatu horrek 1960ko hamarraldiaren ondoren izan zuen hazkunde esponentziala ezin adostu zen Bretton Woodseko itunen arabera osatutako parekotasun finkoen erregimena mantentzearekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.
Funtsean, barne-eskaria balantza korrontearen orekarekin adostuko zen mailara eramatea eskatzen zuten egokitze-politika horiek. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.
Teoria honen arabera, bada halako "lehia" bat bi begien artean, eta laborategian bi begiei elkarrekin adostu ezin daitezkeen irudiak erakusten bazaizkie, bietako batek gaina hartuko dio besteari. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 47. orr.
Horretarako, ordea, helburuak, handiak eta txikiak, behar dira finkatu, behar dira adostu. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 42. orr.
Herri erakundeekin adosturiko gaurkotze ikastaroak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 179. orr.
Genearen teoria ezin da adostu Engels-en araberako Izadiaren Dialektikarekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
-Azkartxo adosten zarete zuek, jainkogabe horiek, apaizjale liberalekin! -hots egin zuen ozenki On Camillok. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 195. orr.
Poliziaren arabera, Internetez adostu ziren euren buruaz beste egiteko. Berria - Gaiak 2004-10-13
Dena argi dagoenean, aditu guztiak pronostikoan adosten direnean eta gurasoek baiezkoa ematen dutenean, bizia amaitzeko erabakia hartzen du sendagile taldeak eta eutanasia egiten du. Berria - Gaiak 2004-09-29
Joan zen astean itsasoan kutsadura eragiten duten ontzien erantzuleei ezarri beharreko zigorren inguruan adostu ziren Europako Batasuneko ministroak. Berria - Gaiak 2004-12-14
Gaitz sendaezinak dituzten umeen eta hiletsita daudenen bizia bukatzeko moduan adostu ziren orduan. Berria - Gaiak 2004-12-15
Togliattiren aurkako atentatuaren ondoko hiruzpalau urte latzen ondoren, demokrata kristauek eta komunistek entente cordiale moduko bat adostu zuten, eta ateak zabaldu zizkieten garai pragmatikoago batzuei. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.
Iragan abuztuaren 16an adostu zuten bi herrialde horiek Barentseko Itsasoa Babesteko Plana. Berria - Gaiak 2004-08-28
Zuek esan zenbat kobratu nahi duzuen zerbitzuaren truke, eta ondoren ikusiko dugu prezioa adostu ahal dugun. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 167. orr.
Hitzarmen bat adostu zenuten, ni errudun ez egiteko? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 114. orr.
Tratua ixteko baldintza guztiak adostu genituenean, pasaportea erakutsi nion jabeari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 298. orr.
Europar ministroek adostu dute, antxoaren arraintza martxoan irekitzea. Herria 2005-12-29
Denok dakigu horixe baizik ez dela bidea: ados gaitzakeena adostu eta elkarrizketa abiaraztea. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 76. orr.
Areatzan uzten ninduen, Arriagatik hurbil, hurrengo hitzordua noiz eta non adostu ondoren. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 124. orr.
20 milioi euro inbeztizamendu eskatzen dituen proiektu kozkor hori, BAM, unibertsitatea, Akitania eta Estatuaren artean adostua da aspalditik. Herria 2005-06-09
Valmont jaunak ez dizula izkiriatu, ez da nire hutsa; ezin izan diot zuri izkiria diezazun otoiztu, zeren ez bainaiz harekin bakarka egon, eta adostua baitugu nehoiz ez garela jendaurrean elkarrekin mintzatuko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 260. orr.
Dena adostua genuen bezala egin genuen; eta bizkondesa oren batak inguruan heldu zen nire gelara. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 213. orr.
Berari eskutitza idaztea adostu dugu azkenean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 179. orr.
Lehen neurriak aho batez adostu zituen kabineteak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 70. orr.
Mintzatu nintzaion alabaina; hari eskerrak emateko ordea, bai orobat zer orenetan eta elkar nola ikusiko genuen harekin batera adosteko ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 213. orr.
-Andre on, nik ez dut diru-gosearen biziopean erori nahi; horregatik, adostutako prezioa baino gehiago ez dut nahi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.
Gabardina luzea soinean, artilezko txanoa eta txapela buruan, eskularruak jantzi eta armak poltsa batean sartu ondoren, adostutako lekura jo nuen lehenbailehen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 178. orr.
V. Biltzarrean adostutako jarraibide estrategikoak ere hausnartu genituen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.
Ostiral egunsentian ikusi nuen azkenekoz: egongelako argia gau osoan piztuta utzi nuen, eta, hutsik egin gabe, han zen biharamunean, enkontru horietarako adostuta genuen kafetegian. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 55. orr.
Adostua zegoenez, ene jabe egina zen, berea nintzen, mende nindukan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 113. orr.
Hango parlamentuak bere gaztigu koda edo legediarekin zituen ainitz traba eta zuzengabekeria besteekin adostetik gibelatzen zutenak. Herria 2004-09-30
Internetez adostu eta euren buruaz beste egin zuten urriaren 11n bederatzi gaztek Japonian. Berria - Gaiak 2004-11-23
Ttipituz joan da makurra, 22-16, 31-24, bainan zazpi tantoren lerro batekin, horra 31 tan adostea, Sorhueten bote zenbait ere besteak beste. Herria 2004-05-27
Lehenean berehala jokoan sartu dira azken hauk: Frantxix arras deliberatua eta Etcheto lauretako taulatzale finena azken oren laurdeneraino: 4 etan eta 12 etan adosturik, 24-15, 28-20 gaina zuten lakartarrak eta uztariztarrak 7 sakerekin ordukotz. Herria 2004-06-17
30 etan adosturik gazteak beretu du kurioski ondar hura. Herria 2003-05-01
Ondoren azaltzen du zer esan nahi duen eskubide adostuak, eta errepublikak ezin dela justiziarik gabe gobernatu erakusten digu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.
Lehendabiziko elkarrizketa honetan nabarmentzen da lehenik eta era adostuan zeinen premiazkoa duen gizakiak Egiaren bilaketa, eta berau eskuratzea zoriontsu izateko ezinbestekoa ote den eztabaidatzen da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.
Adostu ezin erabatekoa zegoen aitaren eta semearen artean, guztizkoa; ezin zuten ezertan ere bat etorri. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
27 Txeke adostua: igortzen denean, libratu den entitateak baieztatzen du hura ordaintzeko nahiko diru badagoela libratu den kontuan. ETC-zientzia, zuzenbidea Zuzenbide zibila III (Betebeharren zuzenbidea, erantzukizun zibila eta kontratuen teoria orokorra), Ibon Viteri, UPV/EHU, 2011
adostu ahal (11); adostu ahal izateko (10); adostu aurretik (3); adostu batean (4); adostu behar (29); adostu behar da (4); adostu behar dira (3); adostu behar ditugu (3); adostu beharko (28); adostu beharko da (3); adostu beharko dira (6); adostu beharko genuke (3); adostu beharra (3); adostu beharreko (9); adostu bezala (7); adostu da (4); adostu dira (12); adostu ditu (4); adostu dituzte (4); adostu du (7); adostu duen (3); adostu dugu (5); adostu dute (38); adostu duten (5); adostu dutena (3); adostu egin (7); adostu egin behar (4); adostu eta (31); adostu eta gero (3); adostu ezin (3); adostu gabe (8); adostu genuen (11); adostu ginen (4); adostu nahi (7); adostu nahian (4); adostu ondoren (4); adostu zela (6); adostu zen (13); adostu ziren (36); adostu zituen (4); adostu zituzten (11); adostu zuen (18); adostu zuen atzo (7); adostu zutela (6); adostu zuten (73); adostu zuten atzo (6); adostu zuten bi (7); adostuko dira (5); adostuko dute (10); adostuko dutena (3); adosturiko prozedura (3); adosturiko prozedura politikoak (3); adostutako akordioak (3); adostutako eta (3); adostutako hitzarmena (7); adostutako hitzarmenak (3); adostutako ituna (3); adostutako moduan (3); adostutako testu (3); adostutako testua (5); adostutako testuak (4); akordio bat adostu (3); akordioa adostu (10); akordioa adostu zuten (5); aldeek adostu (4); arte adostutako (3); artean adostu (26); artean adostu behar (6); artean adostu beharko (5); artean adostuko (3); artean adostutako (13); aurretik adosturiko (3); aurrez adostutako (3); bat adostu (26); bat adostu zuten (8); bat adostuko (4); bat adostuko dute (3); batean adostu (12); batekin adostu (3); bi aldeek adostu (4); bukatzeko moduan adostu (3); dela adostu (3); demokratikoak eta adosturiko (3); denon artean adostu (3); dira adostu (4); direla adostu (3); egitea adostu (7); egitea adostu zuten (3); egitean adostu (3); egitean adostu ziren (3); elkarrekin adostu (4); elkarrekin adostutako (3); era adostu (5); era adostu batean (4); eragileek adostutako (3); eragileek adostutako moduan (3); ere adostu (7); eta adostu (15); eta adostu beharko (3); eta adosturiko (3); eta adosturiko prozedura (3); eta adostutako (8); etan adosturik (3); ez dira adostu (3); ezer adostu (6); ezin adostuzkoak (3); formulak adostu (3); guztiek adostu (3); guztien artean adostu (5); guztion artean adostu (7); hala adostu (3); hitzarmen batean adostu (3); hitzarmena adostu (5); hitzordu bat adostu (4); igoera adostu (4); inguruan adostu (5); interneten adostuta (3); internetez adostu (3); ituna adostu (4); izatea adostu (4); jartzea adostu (4); mahaian adostutako (3); moduan adostu (4); plana adostu (3); proposamena adostu (3); sindikatuekin adostu (3); uztea adostu (3); zirela adostu (3); zirela adostu zuten (3); zuen adostutako (4)
adostea da (3); adostea espero (3); adostea eta (5); adostea proposatu (3); adostea zen (3); adosteko asmoz (3); adosteko aukera (3); adosteko eskatu (3); adosteko eta (3); adosteko prest (4); adosteko prest dagoela (3); adosten ari (3); adosten da (4); adosten duen (5); adosten ez (4); adosten saiatuko (5); akordioa adosteko (3); artean adostea (4); aurkitu eta adosteko (3); bat adostea (8); bat adosteko (9); batean adostea (4); batean adosteko (3); bateratua adosteko (3); batzuk adosten (3); eta adostea (3); eta adosteko (9); hitzarmena adosteko (8); ituna adosteko (3); jarrera adosteko (3); lan hitzarmena adosteko (3); lan ituna adosteko (3)