Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adosatu 1 izond etxeez mintzatuz, elkarren ondoan daudenak.
Balizko euskal estatu independentea izan liteke aitaren etxea, edo Ibarretxek proposatzen duen etxe adosatua, edo autonomia soilezko txabola. bizimodu mota horrek izaeran ondorioak izango zituela onartzen badugu, ezin gerta liteke eraginik gabea etxekonekoak izatea, gaur egungo binakako etxe adosatuen aitzindari zuzen eta jatorra, teilatupe berean eta gainerako mundutik urrun beste familia bat bizitzea, aldi berean arrotz eta ezin hurbilago. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 20. orr.
2 (izen gisa) etxe adosatua.
Aitak aipatu didanez, gorriak ikusi dituzte adosatuentzako erosleak topatzeko, eta orain arte gutxienez bost familiak utzi dute etxebizitza erosi berria. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 85. orr.