Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer uste duzu dela zoriontsu bizitzea -esan nuen nik- gizakiarengan dagoen onenarekin ados bizitzea ez bada? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 34. orr.
44! "Ados, jaunak, ados! " Saketik badoa Dongaitz 48ra. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.
Epaiarekin ados ez, eta beste askoren ahots, odolak burua hartuta sumindu zitzaion Eleuterio Tapia Joxe Mari Iriondori. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 68. orr.
Batzuetan ados, beste batzuetan ez hainbeste, pixkanaka dèja vu-aren antzeko zerbaiten sentsazioak menderatzen ninduela konturatzen hasi nintzen, gure irakasle ohiak orain Per Abat, Don Juan Manuel edo Lazarillo-az ez diharduen arren. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 31. orr.
Eta ados ni orduan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 35. orr.
Ados geratu dira lehenengo aukeran Zuzendariari burrunba egingo diotela, hau da, masailak puztu eta ezpainekin erlastarren hotsa egin, euren ezadostasuna adieraztearren. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.
El Correo-k aurrenekoa editatu zuen; Berria-k, irizpidearekin ados, eta gainera "Frantzian ere saltzen delako", bigarrena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 91. orr.
Haren begien aurrean, bai lagun koadrilakoek bai Manuelek berak ados ziruditen baieztapen harekin. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 51. orr.
Gorputza eta izpiritua ados, dualismo izpirik gabe, aitzinatzen naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.
Izan ere, dena ez da beltza edo zuria izaten, eta Don Bucleri aspaldi aditu edo irakurri nion gauza batekin oso bat edo ados sentitu izan naiz beti, eta honako esaldi hauxe da, hain juxtu, berak erdaraz bota bazuen ere: "batzuei kontzientzia nazionala falta zaie; nik sobran daukat". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 118. orr.
Ez ukatu elkarri zor diozuena, elkarrekin ados eta aldi labur baterako ez bada, otoitzean ari izateko. Eta gero, elkartu berriro, grinari eutsi ezinik, Satanasek tenta ez zaitzaten. Elizen arteko biblia 1 Ko 7,5
Aljeriako gerlan izan naiz artetan doi bat uros, nihaurekin ados bezala. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 62. orr.
-Ados, zuk diozuna, Um Hamida. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.
Ados, dena ez da negatiboa - historian ezer ez da izaten dena negatiboa (ezta faxismoa ere). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.
Tito etortzen denean, Tito esaten diozue, ezta?, esaiozue komisarian azaltzeko, galdera batzuk egin behar dizkiogula eta, ados? - bukatu zuen eta, buelta erdia emanda, eskaileretan behera joan ziren. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 28. orr.
Bero itzela eta turista andana, ados, baina niri bost. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 99. orr.
Ados? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.
Ados? -altxatu egin zen eta oinetik tira egin zidan -. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 69. orr.
Ados, gurean jokatuko diagu orduan... baina garagardoa hire kontu. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 45. orr.
Ados. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 23. orr.
-Ados -onartu zuen Darling jaunak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 46. orr.
-Ados -erantzun zidan saguak-, baina, behar duenean, jaso ere jasotzen ditu haien trukuak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 8. orr.
- Bihar itzuliko gara, ados? Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 42. orr.
Izeba bat izeba txikia ez izateko arrazoirik ez zagok, ados; baina izeba batek, izan txikia edo izan handia, bere ilobari osaba deitzea, hori ez diat ulertzen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 30. orr.
-Ados! - esan zuen Lenehanek. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 79. orr.
Eta teorian ez luke inor egon behar, ados? Zer esan nahi du horrek? Ba, zortzi garela eta ez dela erraza izango, baina gu ez garela hemen egongo. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 111. orr.
Ados! Hola nintzen atera bakartasun tokitik bi urte eta hilabete bat eta erdiren buruan, hogoita bost hilabete eta erdiren buruan... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 115. orr.
Bale, ados, izan gaitezen zentzudunak, behin arazo bat izan genuen neskatxa penabako batekin eta ia kiskali zigun haurra bainuontzian, baina, ze demontre, horrek ez du esan nahi etorriko zaizkigun guztiak berdinak izango direnik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 57. orr.
Pentsa nezala esan zidaten; ados banintzen abisatzeko Herrerako zuzendariari (Jesus Rey Requillo). Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 163. orr.
-Egongo ez zarete bada apaizekin ados, zuek? Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 137. orr.
Ez da asko, baina horretan denak daude ados, baita kalerantz ematen duen gelarik ez duena ere. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 62. orr.
Zergatik ni neu ere, karlistekin ados izanik, ez haiengana bilduko? Txillardegi «Putzu», 1999 - 15. orr.
Nirekin bestela ere ados daudenen alde egitea fideltasun kontua da, eta beharrezkoa da hori. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 69. orr.
Baina Amy ez zen ados. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.
Gure ama ados egoten zen normalean ederki kostatako lira irabazteko bidea ematen ziotenekin, eta nire anaia gizagaixoari ez zizkion ama zen aldetik egin beharko zizkiokeen errietak egiten. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.
Txoko Bozekin ados zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 10. orr.
Gure taldean, bakterioen analisi genetikoan espezializaturik baikeunden, guztiak ere ados ziren jauzi egin eta sagu-enbrioia ikertzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 87. orr.
Ados naiz bitxikeria dela, baina niri ez zait hain harrigarria iruditzen. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 81. orr.
Ados gentozen Madame Beyle eta biok: Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 107. orr.
Ados egon ginen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 138. orr.
Eta irten nintzenean, nahiz eta inguratzen ninduen gizartearekin batere ados ez egon, hala ere ez nian oso garbi ikusten armak berriro hartzeko prest ote nengoen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.
Denak ados bazarete, bistan dena. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 35. orr.
Denbora joan ahala, Hurtadok garbi ikusten zuen nola ari zen urruntzen, zaletasunetan eta ideietan, bere adiskide Sañudorengandik, lehen, gaztetxotan, hain ados izanagatik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.
Ados ez dagoenak utz dezala ontzia arratoiek bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 46. orr.
Baina zientzialari guztiak ez zeuden oso ados burezur malapartatu harekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 81. orr.
Aitak batzuetan bere modura egiten zituen gauzak, eta nahiz eta ni ados ez egon, isildu egiten nintzen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 26. orr.
Artzapezpikuak izendaturiko Batzorde inkisitorialaren epaiarekin ados ez zegoelarik, Meister Eckhartek zuzenean eta pertsonalki Avignongo aitasantuarengana jo zuen. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Horiek entzunda ere ados ez badator, esaion berak har dezan erabakia onartzeko prest nagoela. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 75. orr.
Are gutxiago nago El Diario Vascorekin ados. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 68. orr.
Ez nago ados zurekin. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 42. orr.
Eta baita ere ados gaude gizakiagan beragan (edo bere fakultate batean, baina ez beste nonbaiten) aurkitzen dela eginkizunen argibidea; gizakia bera dela moralaren iturri. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 38. orr.
Ados zaudela? Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 102. orr.
Lan garrantzitsua zen oso, ados ziren denak horretan: oker berdindutako zangetatik hezetasuna sartu, ura irazi eta sabaia bertan behera amil zitekeen. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.
Eta zu ados zeunden? Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 292. orr.
-Aitatxi ados zen ene hautuarekin. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.
Seta hori hartua zeukan, hankapean ikusi nahi zituen Euzkadi galtzen utzia zuten aliatuen hiriburu guztiak eta, esan diat, anitz euskaldun ginen ados. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 71. orr.
Askotan ez naiz gauzekin ados egoten eta esan beharra izaten dut. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 250. orr.
Ni ados nago masturbazioarekin, norberaren buruarekin gozatzeko modu bat da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.
Erabat ados nago zurekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 13. orr.
-Ados zaude? Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.
-Ados nago, bai - esan zuen Harryk, eta ezusteko hargatik Roni liburuak erori zitzaizkion lurrera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 241. orr.
Esan gabe doa Robert M. Solowen esanarekin erabat ados gaudela, ez dugu inolako zalantzarik lehentasunak zehazteko unean, baina atzera azpimarratuko dugu "tandem" ideia "garapen iraunkor" binomioari dagokionez. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 47. orr.
Ados gara horretan. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 33. orr.
-Bai, ados nago. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 73. orr.
Aurreko ideiari dagokionez, ez zuela ulertzen aitortu zuen; eta horretan ados nengoen berarekin, zeren, paperean argia izanik ere, guztiz ulertu ezinezkoa bihurtzen baitzen, eta baita zentzugabea ere, osinaren trumoi haren pean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.
Gauza guztiek behar dute neurri bat, eta lo egitea, esate batera, ezinbestekoa da gizakiontzat... nahiz eta zu ados egon ez. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 40. orr.
Ados gaude, berebat, legeek oinordeko izateko aukera edo modua ezar dezaketen horretan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.
Eta Concha Valdesek baietz, ados dagoela esan, eta aurrera. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.
Ados ez bazinen ere, begirunez hartu zenion sasira jotzeko erabakia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 319. orr.
-Zuk esan duzun bezala - ados agertu zen Heinrich, irriz eta mahai gainean balantzaka. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 174. orr.
Biok dakigu beti ez garela ados egon izan geure usteetan eta aurrerantzean ere edukiko ditugula geureak eta bi, baina hemendik aitzina neu izango naiz zure periskopioa, neure begiak izango dira zeureak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 12. orr.
Bakarrizketaren bukaeran berriz, erabat ados zaudela esan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 50. orr.
Bera ere ados egongo da nirekin, ondo etorriak izango zaretela gure ibarrean geratzeko asmoz bazaudete. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 81. orr.
Ongi, ados gaudenez, esango dizut zertan den zure aukera hori. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 13. orr.
Aitatxi eta haren gurasoak ados ziren: kito ene adiskide eta anaitakoaren ikasbidea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.
Ondorioz, bi legeen mende jartzearen ordaina heriotza izango da, dramarik gabeko heriotza, zeren justua den gizakia bere buruarekin ados baitago. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.
Teoria hauen arabera, pertzepzio sistemak egiazko pertzeptuak sortzen ditu, inguruko munduaren errealitatearekin ados datozen pertzeptuak alegia, aldagaiak zenbait arauren arabera konbinatuz gero aurretiazko iragarpenak egiteko aukera ematen dutenak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.
Nolanahi ere gustora hartuko zuen Lily berarekin ados etortzea Ramsay jauna "zuri samarra" zela esatean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 50. orr.
Ihizia, mundu hori, ados zira? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 32. orr.
Eta Xazaman ados agertu baitzen, biek elkar hartu, eta munduan barrena abiatu ziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 16. orr.
Partida hau 17na ados gelditu zen joan den igandean, euriaren gatik, eta beraz, zero-zero berriz hasiko dira igandean. Herria 2003-09-04
Hara, bai, zureekin ados gelditzeko ez duzu kondenatu, eta salbai errea ez zarela besteei erakusteko mihi puntaz deitoratzen duzu. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 125. orr.
Aurrena, ados jarri beharko genuen taldean, ez baitzitzaigun bururatuko bakarka jardutea gai horretan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.
Eta lehenbailehen ados jarri behar zutela gehitu zuen, erorikoa gertatzen zenean prest egon nahi bazuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 213. orr.
Espaloian, katedralaren aurrean, oso ozenki hitz egin zuten itzultzeko hartu behar zuten bideaz ados jarri ezinik. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.
Eta biek ala biek, lehendik ados jartzeke, ondorio honetara iritsi dira: lana argitaratzeak kalte handia egingo dio komunismoari, alegia sobietar botereari, sobietar herriari". Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 72. orr.
Orduan bai: ados jarri ziren guztiak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.
Hoteletik oso hurbil geunden, baina, ados jarri gabe, square bati itzulia emanez bidea luzatu genuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 169. orr.
Batasunak Ibarretxeren Planaren hitzaurrean jasotako hiru zutabeen gainean ados jartzeko eginiko eskaintza "logikoa» dela esan zuen Begoña Errazti EAko presidenteak atzo Iruñean. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Londresen herenegun gauean bildu ziren AEBetako, Erresuma Batuko, Errusiako, Frantziako eta Txinako atzerri ministroak ados jarri ziren Teheranekiko auzia Segurtasun Kontseilura eraman beharraz. Berria - Mundua 2006-02-01
Eta Mikel, berarekin ados jarri ondoren lanean txoriak hegan baino azkarrago hasi zela pentsatu zuen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 111. orr.
Utzi zuen Mariok Genoako lana, Adrianorekin ados jarri, eta Olivettin hartu zuten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 118. orr.
Hizketa eta eztabaida franko izan zen, baina erabaki bat hartzeko ez ziren ados jartzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.
Ezertan ez gintuan - ez huen, noski, hori ahaztuko - ados jartzen; gure adiskidetasunaren euskarririk onena hori izan dela pentsatu izan diat geroztik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.
Denbora zeraman orubeak horrela, bertan ezer eraiki gabe: jabeak ez ziren nonbait ados jartzen, herentzia-gorabeheraren batengatik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.
Ondo gogoan zuen Pelloren odolberotasunak Erramun eta bera ere ados jarri zitueneko eguna. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.
Ezin dira ados jarri, bakoitza bere bidetik baitoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.
Tratuan ibiltzearen bortxaz, ados jarri ginen bigarren musu baterako; eta musu hori hartua izanen zela erran genuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 307. orr.
Onena duzu aseguru-etxearekin ados jarri eta berria erostea, orduan auto bat izango duzu berriro. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 181. orr.
ados agertu (48); ados agertu zen (16); ados agertu ziren (8); ados al (21); ados al zaude (20); ados azaldu (5); ados bagaude (5); ados beren (5); ados beren artean (5); ados da (9); ados dago (28); ados dagoela (16); ados dagoela esan (7); ados dagoen (7); ados daude (52); ados daudela (11); ados dauden (11); ados dira (38); ados diren (5); ados egin (16); ados eginda (13); ados egon (80); ados egon arren (8); ados egon behar (9); ados egon edo (5); ados egon ez (8); ados egon gaitezke (5); ados egongo (22); ados egotea (10); ados egoten (5); ados eta (30); ados etorri (15); ados etorri ziren (6); ados ez (138); ados ez badaude (5); ados ez dagoela (12); ados ez daudela (6); ados ez dauden (11); ados ez daudenak (7); ados ez egon (14); ados ez zegoelako (5); ados gara (6); ados gaude (43); ados geunden (9); ados horrekin (9); ados izan (12); ados izanen (6); ados izanez (6); ados izanik (8); ados jar (6); ados jarri (207); ados jarri behar (17); ados jarri beharko (10); ados jarri dira (21); ados jarri eta (11); ados jarri ez (13); ados jarri ginen (7); ados jarri ziren (19); ados jarriko (14); ados jarrita (20); ados jarriz (7); ados jarriz gero (6); ados jartze (5); ados jartzea (52); ados jartzea lortu (6); ados jartzeko (48); ados jartzeko gai (6); ados jartzen (68); ados jartzen ez (5); ados jartzerik (10); ados nago (67); ados naiz (8); ados nengoen (7); ados nintzela (5); ados niz (6); ados ote (5); ados teatro (5); ados teatroa (6); ados zaude (25); ados zaudete (7); ados zegoela (10); ados zegoen (7); ados zela (5); ados zen (5); ados zeudela (7); ados zeuden (10); ados zira (8); ados ziren (36); ados ziren oraino (6)
aldeak ados (15); aldeak ados jarri (5); alderdiak ados (9); alderdiak ados jarri (5); arras ados (7); arrunt ados (6); artean ados (17); artean ados jarri (7); badira ados (6); baina ados (7); baitira ados (6); batean ados (11); batekin ados (6); batere ados (44); batzuekin ados (5); bera ados (6); berarekin ados (6); beti ados (13); bi aldeak ados (15); biak ados (11); biok ados (5); buruarekin ados (5); da ados (13); dago ados (46); dagoela ados (10); daude ados (43); daudela ados (9); denak ados (64); denak ados dira (6); denok ados (11); dira ados (59); dira ados jarri (17); dira ados jartzen (22); dira batere ados (8); dira denak ados (9); direla ados (11); du ados (6); elkarrekin ados (13); elkarren artean ados (5); erabakiarekin ados (6); erabat ados (35); erabat ados nago (5); ere ados (46); ere ados agertu (5); eta ados (43); eta ados jarri (6); etan ados (18); ez ados (14); ez badira ados (5); ez baitira ados (6); ez da ados (8); ez dago ados (43); ez dagoela ados (10); ez daude ados (39); ez daudela ados (8); ez dira ados (52); ez direla ados (10); ez gaude ados (12); ez gaudela ados (6); ez nago ados (45); ez zegoela ados (7); ez zegoen ados (15); ez zen ados (7); ez zeuden ados (7); ez ziren ados (27); gainean ados (7); gara ados (6); gaude ados (16); gaudela ados (6); gehienak ados (9); ginen ados (5); guztiak ados (28); guztiak ados daude (6); guztiz ados (16); haatik denak ados (7); haiekin ados (5); hain ados (7); harekin ados (8); hautetsiak ados (19); hautetsiak ados dira (17); horrekin ados (36); horretan ados (20); inguruan ados (19); inguruan ados jartzea (6); inguruan ados jartzeko (6); jarrerarekin ados (5); legearekin ados (8); nago ados (45); nahiko ados (6); ni ados (11); ni ados nago (5); nirekin ados (6); oso ados (9); planarekin ados (6); politikarekin ados (5); proposamenarekin ados (9); tan ados (20); tan ados eta (5); tan ados ziren (5); zegoela ados (7); zegoen ados (15); zen ados (9); zeuden ados (9); ziren ados (28); ziren ados jarri (20)