Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ferraterrek erromantizismoa arbuiatu zuen hasteko, barre egiten zion batere lotsarik gabe; adornurik gabeko poesia soilaren alde egin zuen, sinetsita baitzegoen prosara jotzen denean erabiltzen diren arrazoi berberak ekar daitezkeela poesiara eta egunerokoak sor ditzakeen hitzak eta moduak baliatuz, gainera. Berria - Kultura 2004-04-07
Irekia eta xinplea, adornu gehiegirik gabekoa, gauzei buelta handirik eman gabe harira joatea gustuko duten horietakoa. Berria - Kultura 2006-01-05
Batzuk izenaren jabe dira eta mundu guztiak daki izenak zer dioen, eta besteak, berriz, kultura eta informazioaren gorabeheran gelditzen dira, adornurako eta betegarritarako izen putz batzuk besterik ez baitira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.
Azkeneko hauek zerbait diotela dirudi, baina belarriak osorik dituena aise jabetzen da adornu hutsezkoak direla eta jeneralean gezurretakoak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.