Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adoretu da/du ad adore hartu edo eman, adorez bete.

Arriskuen aurrean adoretzen dena.  Berria - Mundua   2004-10-09

Orain, adore zaitezte eta izan sendo.  Elizen arteko biblia   2 Sm 2,7

-Goazen- adoretu ninduen Taniak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 183. orr.

Inork behartu gabe, adoretu beharrik gabe, zer egin behar zuen pentsatzeko geratu ere egin gabe, lasai-lasai ahoa ireki eta hizketan ari zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 167. orr.

Era berean, herritarrei petrolio kontsumoa murriztu dezaten dei egin die, eta ibilgailu hibridoak erostera adoretu ditu.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

Profeta bezala mintzo dena, berriz, gizakiei mintzo zaie: fedean hazten laguntzen die, adoretu eta kontsolatu egiten ditu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,3

Besamotz izateak adoretu eta bultzatu egiten baitzuen pisu handiagoak garraiatzera, kikildu beharrean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 41. orr.

Bereak egiten zituen haien oinazeak eta gupidazko hitzez adoretzen zituen, bestelako laguntzarik eman ezin zienean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 389. orr.

Jainkoak adoretzen gaitu Ebanjelioan, zeruko Aitari eska diezaiogun, betea izan dadin gure poza.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.

Frantzisko dohatsuak, bere burua adoretu nahirik izuak har ez zezan, honela hitz egin zion suari: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 162. orr.

Idazle desmotibatuak adoretzen, idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen, seguruegiei frenoa jartzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

Durduzadura nabari zen batzuen aurpegietan, ez zuten imajinatu ere egingo beren erreakzio izutuek adoretu egiten gintuztela gu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 49. orr.

Gogora zetorkidan, esate baterako, Elsbethek gorroto ziola Hermannen juduenganako herrari, eta horrek adoretu egiten ninduen idaztera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 166. orr.

Adore ezazue, beraz, elkar hitz hauekin.  Elizen arteko biblia   1 Ts 4,18

Beren eskumeneko probintzia eta bizilekuetan koka bitzate anaiak, eta sarri bisita eta espiritualki aholka eta adore bitzate.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 135. orr.

Edariaren beroak adoreturik, kalera irten eta portu aldera abiatu nintzen kresalak erretako kale meharretan aurrera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Errege Henrikek gazteluko murruetatik adoretu zuen bere armada.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Ez duzue erretxina triste baten argirik ere! -hortza artean esan, eta zaldiak adoretu zituen-: Axa, zaldiak!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.

Jainkoaren gizona, gotzainaren hitz haiekin, pozez gainezka eta adoretuta jaiki zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 504. orr.

Ez duzue erretxina triste baten argirik ere! -hortza artean esan, eta zaldiak adoretu zituen-: Axa, zaldiak!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adoretu egin (16); adoretu egiten (8); adoretu eta (6); adoretu nahi (4); adoretu nahi izan (4); adoretu nahian (7); adoretu nahirik (3); adoretu ninduen (3); adoretu zituen (7); adoretu zuen (6); adoretzen du (3); adoretzen zituen (7); burua adoretu (4); eta adoretu (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus