Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adoretsu 1 izond adorez betea.

Emazte adoretsua senarraren poza: bakean emango ditu honek bere bizi-urteak.  Elizen arteko biblia   Si 26,2

Orain gazte adoretsua denari ilea laztuko litzaioke, ikaraz, zahartzaroko bere potreta erakutsiko baliote.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 190. orr.

Filistearren lerro artetik gizon adoretsu bat atera zen; Gat-ekoa zen eta Goliat zeritzan; ia hiru metroko gizona zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,4

Jeroboam gizon adoretsu eta indartsua zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,28

Ordura arte topatu ez nuen moduko giza alea zen, eskuliburuko faxista bat, ergela eta adoretsua, zeina armen lanbideak (Afrikan eta Espainian borrokatua zen, eta harrotzeko aukera ematen zion horrek gure aurrean) ezjakintasun sendoz eta zozokeria larriz egoki apaindu baitzuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Adoretsua eta ausarta da Harry Potter!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.

Laurogeita zazpi mila gudari adoretsu ziren.  Elizen arteko biblia   1 Kro 7,5

Soldadu adoretsua izan zen, eta bere portaera eredugarria izan da azken unera arte.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 133. orr.

Abias laurehun mila gudari aukeratu eta adoretsurekin abiatu zen borrokara.  Elizen arteko biblia   2 Kro 13,3

Hona hemen Davidek, bere erregealdian, israeldar guztiekin batera, izan zituen buruzagi adoretsuak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,10

Davidek, hori jakin zuelarik, Joab bidali zuen bere gudaroste adoretsuarekin.  Elizen arteko biblia   1 Kro 19,8

Ona izango naiz neure herriarentzat; gerran, berriz, adoretsua.  Elizen arteko biblia   Jkd 8,15

Baina zaldun txit adoretsua ez zen aztoratu gainera zetozkion borrokaldiengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Bihotz adoretsu horrek niri traizio egiteko, arrazoi bakarra egon litekek munduan, niganako leialtasuna baino ahaltsuagoa: maiteari leialtasuna.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 30. orr.

Honek sortzen ditu espiritu libre adoretsuak eta buru argiak, eta gizonak bertutetsu bihurtzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

Simeonen leinuko zazpi mila eta ehun gizon, borrokarako adoretsu.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,26

Erori dira adoretsuak, hondatu dira borrokarako armak!  Elizen arteko biblia   2 Sm 1,27

Gauean eskerrak eman nizkion Peterri denetan adoretsuena zelako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 273. orr.

Gizona ozta-ozta ausartzen da Siberiako estepetan edo Asiaren erdialdeko lautadetan barneratzen; adoretsuenak ere atzera egiten du Afrikako basamortuetan, Amerikako zelaietan; bipilenak ere amore ematen du Australiako lurralde zabaletan, poloetako izotzezko eremuetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Gizartea egiten ari diren urrats "etengabeak eta adoretsuak" txalotu zituen.  Berria - Mundua   2006-03-25

Omriren gainerako jardunak eta ekintza adoretsuak "Israelgo Erregeen Kronika" liburuan daude idatziak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,27

" adoretsuaren ordez, denbora gehiegi pasatzen dudala irakurtzen eta gutxiegi ibiltzen naizela bota dit.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 290. orr.

Torero ausart bezain adoretsuaren fama zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

2 (adizlagun gisa) ik adoretsuki.

Adoretsu esan zuen Pavel Ivanovitxek zin egingo zuela, baina ez dakigu bere hitza betetzeko adorerik izango ote zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 499. orr.

Adoretsu nago, ene Jainko, adoretsu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 77. orr.

Heure bulegoan sartu eta lanari ekin diok adoretsu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 110. orr.

Eta, apaizaren gonbitarekin batera, berriro altxatu zen amona, adoretsu.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 22. orr.

-Behar duguna entretenimendu pixka bat da -esan zuen Hermionek adoretsu, ostegun arratsaldean Edabeetako bi eskola-orduak hurbildu ahala-. Besteengana jiratu, eta adoretsu mintzatu zitzaien Josu R: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 158. orr.

Sartu barrura eta ez larritu, adoretsu agertzea hobe baituzu, atzerritik etorrita ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

Adoretsu jokatuz, menperatu zituen amalektarrak ere, Israel bere zapaltzaileengandik askatuz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,48

Horregatik, neure bizia orain adoretsu emanez, nire zahartzaroari dagokion duintasunez agertuko naiz.  Elizen arteko biblia   2 M 6,27

Bere gudarostearen hondamena eta Judasen gudarien ausardia ikusirik -bizitzeko nahiz adoretsu hiltzeko prest baitzeuden-, Lisiasek Antiokiara jo zuen.  Elizen arteko biblia   1 M 4,35

Neskatxak adoretsu eusten zion nekeari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.

Zorionak ematen dizkizut, bertutearen bidetik adoretsu aurrera zoazelako, zeure alabekin batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

Luza gabe eroriko litzateke berriro, duela gutxi hain adoretsu hautsi duen uztarriaren menpean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Errebolberra aldean zeramala egiaztatu, eta kalerantz abiatu zen, urduri samar baina adoretsu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.

Aurrekontu txikienarekin urtez urte eutsi dio mailari, adoretsu, eta, beste ezer baino lehenago, meritua aitortu behar zaio.  Berria - Kirola   2006-04-01

Indartsu sentitzen genuen gure burua, gogoz betea, adoretsu eta kementsu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 43. orr.

Kantuan hasi ziren presoak, gero eta ozenago, gero eta entzungarriago, gero eta adoretsuago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 231. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus